Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Latinoamerika bihurtu da eskualde kaltetuena dagoeneko: bost milioi kasu eta 204.042 heriotza izan dira.
Koronabirusaren proba. Argazkia: EFE.
Koronabirusaren pandemiak dagoeneko 700.000 pertsona baino gehiago hil ditu, 11 milioi paziente baino gehiago sendatu badira ere. Munduan 18,5 milioi kasu baino gehiago izan dira, eta Latinoamerika da munduko eskualderik kaltetuena, Johns Hopkins Unibertsitateak asteazken honetan emandako balantzearen arabera.
Guztira, 18.541.862 pertsona kutsatu dira eta 700.683 hil dira birusaren ondorioz.
Ameriketako Estatu Batuak dira birusaren intzidentzia handiena duen herrialdea: 4.771.087 kasu eta 156.806 hildako erregistratu dira bertan; haren atzetik kokatzen dira Brasil (2.801.921 kutsatu eta 95.819 hildako) eta India (1.908.254 kutsatu eta 39.795 hildako). Errusia da hurrena, 859.762 positibo eta 14.327 hildako izan baititu. Hegoafrikan, Afrikako herrialderik kaltetuenean, jada 521.318 kasu eta 8.884 heriotza atzeman dira; Mexikon, 449.961 kasu eta 48.869 heriotza; Perun, 439.890 kasu eta 20.007 heriotza; Txilen 362.962 kasu eta 9.745 heriotza; Kolonbian, 334.979 kasu eta 11.315 heriotza, eta Iranen 314.786 kasu.
Pandemiak lehenengoz Asia eta ondoren Europa kolpatu bazituen ere, COVID-19ak indarra hartu du Latinoamerikan. Azken orduetan bost milioi pertsona (5.046.885) kutsatu dira eta 204.042 hil, eta bertan daude pandemiak gehien zigortu dituen hamar herrialdeetatik bost.
Erresuma Batuak 307.256 kasu ditu, eta Johns Hopkins Unibertsitateak osatutako zerrendan Espainia (302.814), Saudi Arabia (281.456), Pakistan (281.136), Italia (248.229), Bangladesh (244.020), Turkia (234.934), Frantzia (228.576), Argentina (213.535) eta Alemania (212.828) kokatzen dira Erresuma Batuaren atzetik.
Honakoak dira 100.000 positibo baino gehiago dituen herrialdeak: Irak (134.722), Kanada (119.659), Indonesia (115.056), Filipinak (112.593) eta Qatar (111.538). 90.000 kasutik gora daude, ostera, Egipton, 94.882 kutsatu eta 94.752 heriotzarekin, Txinan (88.206), Ekuadorren (87.963), Bolivian (83.361).
Suedian 80.000 positibotik gora daude, 81.181 hain zuzen. Ondoren, Oman (79.159), Israel (76.642), Ukraina (75.880), Dominikar Errepublika (74.295), Belgika (70.648), Panama (69.424), Kuwait (68.774), Bielorrusia (68.250) eta Arabiar Emirerri Batuak (61.352) kokatzen dira zerrendan.
50.000 kasu atzeman dituzten herrialdeak honakoak dira: Herbehereak (56.279), Errumania (55.241), Singapur (53.346), Guatemala (52.365) eta Portugal (51.681); eta 40.000 kutsaturen muga gainditu dute Poloniak (48.149), Nigeriak (44.433), Hondurasek (44.299), Bahrainek (42.132) eta Japoniak (41.352).
40.000 pertsona inguru kutsatu dira Armenian (39.298), Kirgizistanen (38.110), Ghanan (37.812), Afganistanen (36.782), Suitzan (35.746), Azerbaijanen (32.910) eta Aljerian (32.504), baita Marokon (27.217), Uzbekistanen (27.047), Serbian (26.738) eta Irlandan (26) ere.
Hurrengo mailan daude Etiopia (19.877), Costa Rica (19.837), Australia (19.445), El Salvador (18.262), Kamerun (17.718), Txekiar Errepublika (17.286), Boli Kosta (16.293), Hego Korea (14.456), Danimarka (14.314) eta Bosnia eta Herzegovina (12.856).
10.000 eta 5.000 kasu artean dituzte Norvegian, Kosovon, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Malaysian, Gabonen, Tayikistanen, Haitni, Ginean, Finlandian, Luxenburgon, Zambian, Mauritanian, Paraguaien, Albanian, Kroazian, Jibutin eta Libanon.
Grezia, Ekuatore Ginea, Afrika Erdiko Errepublika, Hungaria, Maldivas, Malaui, Libia eta Zimbabwek 4.000 koronabirus kasu baino gehiago dituzte; Nikaragua, Kongo, Montenegro, Thailandia eta Somaliak, 3.000 baino gehiago; eta 2.000 positibo baino gehiago daude Sri Lanka, Kuba, Cabo Verde, Mali, Namibia, Hego Sudan, Eslovakia, Eslovenia, Eslovenia eta Lituanian.
Milatik gora daude, ostera, Ginea-Bissaun, Surinamen, Islandian, Beninen, Sierra Leonan, Yemenen, Tunisian, Zelanda Berrian, Angolan, Uruguaien, Letonian, Jordanian, Liberian, Ugandan, Georgian, Zipren, Burkina Fason eta Nigeren.
Azkenik, COVID-19aren mila kasu baino gutxiago dituzten herrialdeak dira Togo, Chad, Andorra, Jamaika, Santo Tome eta Principe, Malta, Siria, Botswana, Lesoto, San Marino, Bahamas, Vietnam, Tanzania, Gambia, Taiwan, Guyana, Burundi, Comoras, Birmania, Mauricio, Mongolia eta Eritrea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa