21:32

Mundua

TikTok

Txinak dio ez duela onartuko AEBek TikTok "lapurtzea"

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Microsoftek elkarrizketak hasi ditu TikTok enpresaren zatiak erosteko.

  • ByteDance enpresaren egoitza.

    ByteDance enpresaren egoitza. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txinako agintariek astearte honetan esan dutenez, ez dute onartuko TikTok enpresa teknologikoaren "lapurreta", eta ohartarazi du neurriak hartuko dituela Washingtonek salmenta hori lehenbailehen ixteko egindako presioak direla eta.

China Daily egunkariko editorial batean, Gobernuak berretsi du Donald Trump presidente estatubatuarraren Administrazioak ByteDance (TikTok enpresaren jabea) enpresaren inguruan duen jarrera "armak erabiliz egindako lapurreta" hutsa dela.

Pekinek berretsi du "zuhurtziaz" jokatuko duela Txinako lurretan dauden konpainia estatubatuarren aurkako murrizketak edo antzeko neurriak ezartzerako garaian, baina adierazi du neurriak hartzeko "modu ugari" daudela.

Microsoftek, bestalde, esan du elkarrizketak hasi dituela TikTok enpresaren zatiak erosteko, Trumpek salmenta akordio bat eratzeko ByteDanci 45 eguneko epea eman zionetik. Horren aurretik, AEBetako presidenteak app txinatarra debekatzeko mehatxua egin du, segurtasun arrazoiengatik.

Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkariak asteburuan adierazi zuenez, Washingtonek neurriak har ditzake TikTok eta bere erabiltzaileen datuak Asiako Gobernuarekin partekatzen ari diren Txinako beste enpresa batzuen aurka.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena