Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
Agentzia | Erredakzioa
ByteDancek garatutako sare soziala da TikTok. ByteDancek Pekinen du egoitza. Bideo laburrak partekatzen dira sare sozialean, eta nerabeen artean arrakasta handia lortu du.
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
TikTok sare sozial txinatarra debekatzeko asmoa iragarri zuen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ostiralean. Segurtasun nazionaleko arrazoiengatik mesfidantza azaldu du Washingtonek.
“TikToki dagokionez, Ameriketako Estatu Batuetan debekatuko dugu”, esan zien Trumpek kazetariei Air Force One hegazkinean, Tampatik (Florida) Washingtonera bidean.
“Botere hori dut. Agindu exekutibo baten bidez egin dezaket”, adierazi zuen agintariak. Erabakia larunbat honetan bertan har dezakeela zehaztu zuen.
Trumpen Gobernua TikTokera sartzeko aukerak murriztea aztertzen ari zela aditzera eman zuen Mike Pompeo Estatu idazkariak hile hasieran, Pekinek zelatatzeko eta propaganda zabaltzeko bitarteko bezala erabiltzen ari zelakoan.
The Hill egunkariak antolatutako ekitaldi batean, zigorrak ezartzea aztertzen ari zirela azaldu zuen Pompeok. “Erabaki sortaren” berri “laster” eman behar zutela ziurtatu zuen.
ByteDancek garatutako sare soziala da TikTok. ByteDancek Pekinen du egoitza. Bideo laburrak partekatzen dira sare sozialean, eta nerabeen artean arrakasta handia lortu du, baina aldi berean erabiltzaileen datuen segurtasunaren eta Txinako Alderdi Komunistarekin dituen loturen inguruko zalantza handiak sortu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa