Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak bere webgunean zehaztu du gomendioak "Espainia osoa" hartzen duela, aipatutako uharteak orain arte salbuetsita zeuden arren.
Lau bidaiari, Heathrowko aireportuan. Argazkia: EFE
Orain arte emandako bidaia aholkuak eguneratu ditu astelehen honetan Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak, eta Kanarietara eta Balear Uharteetara ez joatea gomendatu die britainiarrei, COVID-19 arriskua dela eta.
Aipatutako Ministerioak bere webgunean zehaztu du gomendioak "Espainia osoa" hartzen duela, Kanariak eta Balearrak orain arte salbuetsita zeuden arren.
Erresuma Batuko eta Espainiako gobernuen artean komunikazioa dago egunotan, Kanarietara eta Balear Uharteetara doazenek koarentena bete behar duten ala ez erabaki nahian dabiltzalako.
Aseguru-polizek baldintzatuta, britainiar Ministerioak azaldu du espainiar Estatuko zenbait tokitan (Aragoin, Nafarroan eta Katalunian, bereziki) koronabirus kasuek izan duten gorakadagatik eman duela Kanarietara eta Balearretara ez bidaiatzeko aholkua.
Halere, dagoeneko espainiar Estatuan daudenek Erresuma Batura itzultzeko beharrik ez dutela argitu du, tokian tokiko agintariek ezarritako aginduak betetzearekin nahikoa dela iritzita. Hori bai, oporretatik itzultzen direnean, koarentena bete beharko dute guztiek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa