Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuetan, Brasilen eta Indian atzeman dituzte koronabirus kasu gehienak, Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera. Halaber, Brasilen sendatu dira pertsona gehien.
Osasun-langileak pandemian. Irudia: EFE.
Albisteak (3)
Johns Hopkins Unibertsitateak astearte goizean argitaratutako datuen arabera, koronabirusaren pandemiaren 13,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu orain arte mundu osoan, eta 573.000 heriotza eragin ditu.
Ameriketako Estatu Batuetan, 3,3 milioi pertsona gaixotu dira COVID-19aren ondorioz, eta bertan hil dira pertsona gehien: 135.605 heriotza. Gertu du Brasil, 1,88 milioi positiborekin eta 72.833 hildakorekin. Hain zuzen, herrialde horretan zenbatu dituzte sendatu gehien, guztira 1,29 milioi pertsonak gainditu baitute gaitza.
Indian, bere aldetik, 900.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte (906.752) eta 23.727 hil dira. Errusian, bestalde, 732.545 gaixotu eta 11.422 hil dira. Bosgarren postuan Peru dago, 330.123 positibo eta 12.054 heriotzarekin, eta Txile dago atzetik, 317.657 positibo eta 7.024 hildakorekin.
300.000 kasutik gora daude Mexikon
Mexikon ere, 300.000 kasuren muga gainditu du azken orduetan: 304.435 pertsona kutsatu eta 35.491 hil dira. Erresuma Batuan, 291.691 positibo zenbatu dituzte, eta 44.915 pertsonak ez dute gaixotasuna gainditu.
Zerrendan, Hegoafrika dago ondoren: 287.796 positibo eta 4.172 heriotza erregistratu dituzte bertan. Hori dela eta, Iranen aurretik kokatu da, 259.652 gaixo eta 13.032 heriotza zenbatu baitituzte herrialde horretan. Espainian, bestalde, 255.953 kasu atzeman dituzte eta 28.406 gaixo hil dira.
200.000 kasuren muga gainditu dute beste herrialde hauek ere: Pakistan (253.604 kutsatu eta 5.320 heriotza), Italia, (243.230 kasu eta 34.967 hildako), Saudi Arabia (235.111 positibo eta gaixotasuna gainditu ez duten 2.243 pertsona), Frantzia (209.640 gaixo eta 30.032 heriotza) eta Alemania (200.180 kasu eta 9.074 hildako).
200.000 positibo baino gutxiago
Bestalde, 100.000 kasu baino gehiago dituzte herrialde hauek: Bangladesh (186.894), Kolonbia (150.445), Kanada (109.984), Qatar (104.016) eta Argentina (103.265).
Txina dago zerrendan hurrengo, 85.117 positiborekin, eta 50.000 kasutik gora dituzte hauek: Egipto, Irak, Indonesia, Suedia, Ekuador, Bielorrusia, Belgika, Kazakhstan, Oman, Filipinak, Kuwait, Arabiar Emirerri Batuak eta Herbehereak. Halaber, 40.000 positibotik gora zenbatu dituzte Bolivian, Panaman, Portugalen, Singapurren, Dominikar Errepublikan eta Israelen.
Poloniak, Afganistanek, Bahreinek, Nigeriak, Errumaniak, Suitzak eta Armeniak 30.000 gaixotik gora dituzte, eta Guatemalak, Hondurasek, Irlandak, Ghanak, Azerbaijanek eta Japoniak 20.000 positibotik gora dituzte.
Azkenik, 10.000 kasutik gora atzeman dituzte Aljerian, Moldavian, Austrian, Serbian, Nepalen, Marokon, Kamerunen, Uzbekistanen, Hego Korean, Danimarkan, Txekiar Errepublikan, Boli Kostan, Kirgizistanen, Sudanen, Kenyan eta Australian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa