10:33

Mundua

MUGAK ERRESUMA BATUA

Erresuma Batuak ez die koarentenarik jarriko Covid kasu gutxiago dituzten herrialdeei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Turismoaren berraktibazioarekin batera, asteburu honetan ekingo diote berriz aire librean antolatutako ekintza kulturalek, eta astelehenean irekiko dira berriro ile-apaindegiak.

  • Londres. Argazkia: EiTB.

    Londres. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

COVID-19aren arrisku txikiagoa duten herrialdeetako bidaiariek,  Espainiar Estatukoek, tartean, ez dute hamalau eguneko koarentenarik egin beharko Erresuma Batura bidaiatzean.

Bidaiatzeko neurriak lasaiagoak badira ere, Kanpo Arazoetako ministerioak ez die gomendatzen Erresuma Batuko biztanleei itsas-bidaiak egitea, ez eta pandemiak gogorrago jo dituen munduko beste inguru batzuetara joatea.

Pasa den ekainean Gobernuak Erresuma Batura bidaiatzen zuen pertsona orori hamalau eguneko koarentena ezartzea erabaki zuen, baina erabakiak kritika ugari sortu zituen turismo diputatuen eta airelineen aldetik. Boris Johnson, Lehen Ministroak orain neurriak leuntzea erabaki du.

Erresuma Batua deseskalatzearen azken fasean sartu bada ere, COVID-19 kasu gehien dituen herrialdea da Europan, eta hirugarrena mundu mailan. Gobernuaren arabera, gaixotasunak 44.602 heriotza eragin baditu ere, beste estatistika batzuen arabera zifra erreala altuagoa da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena