10:30

Mundua

KORONABIRUSAREN DATUAK

Koronabirusaren pandemiak 12 milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eguneroko kutsatuak 212.000 inguru dira, eta horietako 58.600 AEBn eta 44.600 Brasilen atzeman dituzte. Gainera, pandemiak 550.000 pertsona hil ditu mundu guztian.

  • Koronabirusaren agerraldiak. Irudia: Johns Hopkins Unibertsitatea.

    Koronabirusaren agerraldiak. Irudia: Johns Hopkins Unibertsitatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazkenean eguneratutako datuen arabera, mundu guztian 12 milioi pertsonatik gora kutsatu dira koronabirusarekin. Egun bakar batean, 212.000 positibotik gora erregistratu dira, eta, oraingoz, 550.000 inguru dira gaixotasunaren ondorioz hi direnak.

Johns Hopkins Unibertsitateak zabaldu duenez, azken 24 orduetan 58.000 kasu gehiago atzeman ostean, Ameriketako Estatu Batuetan hiru milioi kutsatu baino gehiago eta 132.300 hildakotik gora zenbatu dituzte.

Brasilek gertutik jarraitzen dio 1,7 milioi kasurekin. Egun bakarrean, 44.600 positibo zenbatu dituzte, Jair Bolsonaro presidentea bera tartean. Herrialde horretan, hildakoen kopurua 68.000 ingurukoa da, eta gaixotasuna gainditu dutenak 1,1 milioi dira (munduko beste edozein estatutan baino gehiago).

Indiak bere marka propioak hausten ditu egunero, eta, 767.000 kutsatu eta 21.100 hildakorekin, Errusiaren aurretik jarri da zerrendan, herrialde horretan 700.000 kasu atzeman eta 10.600 heriotza erregistratu baitituzte. Bosgarren postura heldu da Peru, 313.000 gaixo eta 11.100 hildakorekin, eta Txilek, berriz, 303.000 positibo eta 6.500 heriotza ditu.

300.000 kasuko markaren azpitik dago Erresuma Batua. Oraingoz, COVID-19aren 288.000 kasu zenbatu dituzte bertan, eta gaixotasunak 44.600 pertsona hil ditu, bertako agintarien arabera. Mexikon, bestalde, 275.000 pertsona kutsatu dira, eta 32.800 hil. Horrela, Espainiaren aurretik kokatu da, 252.000 positibo eta 28.400 hildako inguru baitaude bertan.

Iranek, bere aldetik, 12.000 heriotza eta 248.000 gaixo baieztatuta, Italia gainditu du, 242.000 kasutik gora eta 34.900 hildakoren berri eman baitu. Pakistanek gertutik jarraitzen dio, 240.000 positiborekin, baina 5.000 inguru hil dira.

Herrialde horiek guztiez gain, 200.000 kasuren marka gainditu dute Hegoafrikak (255.000 kutsadura eta 3.600 hildako), Saudi Arabiak (220.000 kasu eta 2.000 heriotza), Turkiak (209.000 kasu eta 5.200 heriotza baino gehiago) eta Frantziak (206.000 gaixo eta 29.900) hildako).

Argentinak Txina gainditu du

100.000 kasutik gora zenbatu dituzte Alemanian (198.000), Bangladeshen (172.000), Kolonbian (124.000), Kanadan (108.000) eta Qatarren (101.000). Argentinan, bere aldetik, 87.000 kutsatu atzeman ditu, eta horrenbestez, Txina gainditu du (85.000).

50.000 positibotik gora atzemanda, Johns Hopkins Unibertsitatearen zerrendan, honako hauek ageri dira hurrengo postuetan: Egipto, Suedia, Indonesia, Irak, Bielorrusia, Ekuador, Belgika, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait, Ukraina, Kazakhstan, Herbehereak, Filipinak eta Oman. Halaber, 40.000tik gora dituzte Singapurrek, Portugalek, Boliviak eta Panamak.

Dominikar Errepublikan, Polonian, Afganistanen, Israelen, Suitzan, Bahreinen, Nigerian eta Errumanian 30.000 gaixo baino gehiago daude, eta 20.000tik gora, ostera, Armenian, Hondurasen, Irlandan, Guatemalan, Ghanan, Azerbaijanen eta Japonian. Azkenik, 10.000 kutsaturen markaren gainetik jarri dira Austria, Moldavia, Aljeria, Serbia, Nepal, Kamerun, Maroko, Hego Korea, Danimarka, Txekia, Boli Kosta, Uzbekistan eta Sudan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena