Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
COVID-19arekin gaixorik dauden pertsonei tratamendua emateko lehen medikamentua da. AEBko Osasun departamentuak datozen hiru hilabeteetarako ekoitzitakoaren ia % 90 bereganatu du.
Laborategi bateko langile bat remdesivir sendagaiaren kutxa batekin. Artxiboko argazkia: EFE
Gilead Sciences konpainia farmazeutikoa remdesivir izeneko sendagaia ekoizten hasi da eta Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak datozen hiru hilabeteetarako produkzioaren ia % 90 erosi du.
Koronabirusarekin gaixorik dauden pertsonei tratamendua emateko lehendabiziko medikamentua da remdesivir. AEBko Osasun departamentuak uztaileko produkzioaren % 100 bereganatu du, eta abuztuko eta iraileko ekoizpenaren % 90.
"Donald Trump presidenteak itun handia egin du, COVID-19ari aurre egiteko lehen terapia ofiziala izatea bermatuko dielako paziente estatubatuarrei. Ahal den heinean, sendagai hori gaixo estatubatuar guztien eskura jarriko dugu", adierazi du ohar batean Alex Azar Osasun idazkariak.
AEBn kutsatze kopuruak gora egin du azkenaldian. Egunero 40.000 positibo baino gehiago detektatzen ari dira, eta egoerarik okerrena herrialdearen hegoaldean eta mendebaldean.
Bestalde, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak lasaitasun mezua igorri du eta esan du Estatu espainiarrean remdesivir nahikoa izango dela “egungo egoerari eta balizko agerraldiei erantzuteko”.
Remdesivir antibirala 2009an hasi ziren garatzen eta ebolarekin gaixotutako pertsonekin probatu zuten. AEBn orain egindako ikerketa batek erakutsi du COVID-19arekin kutsatutako lagunak lehenago sendatu direla botika hori hartuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa