08:15

Mundua

KORONABIRUSA

Koronabirusaren aurkako borroka amaitzetik urrun dagoela ohartarazi du MOEk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Dagoeneko 10 milioi kasu jakinarazi dituzte mundu osoan, eta 500.000 pertsonek bizia galdu dute birusaren ondorioz.

  • COVID-19aren proben laborategia

    COVID-19aren proben laborategia. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Munduko Osasun Erakundeko (MOE) Tedros Adhanom Ghebreyesus zuzendari nagusiak COVID-19aren aurkako borroka, koronabirus berriak eragiten duen gaixotasuna, amaitzetik urrun dagoela ohartarazi du, eta paziente kritikoei oxigenoa eta dexametasona emateko eskatu die herrialdeei.

Tedrosek azaldu duenez, dagoeneko 10 milioi kasu jakinarazi dituzte mundu osoan, eta 500.000 pertsonek bizia galdu dute birusaren ondorioz. Hala, eta Txinan lehen kasuak agertu zirenetik sei hilabete igaro direnean, egindako ahalegin guztiak gorabehera, koronabirus berriak "oraindik mugitzeko tarte handia du", ohartarazi du.

Hori dela eta, erakundeko zuzendariak gogorarazi duenez, txertoa agertu arte herrialdeek herritarrak kontzientziatu behar dituzte beren burua eta komunitatea babesteko, higiene eta urruntze fisikoko neurriak betez; birusa zabaltzeko ekimenak ezarri behar dituzte, eta osasun-profesionalek norbera babesteko ekipamenduak dituztela bermatu behar dute.

"Atzemate goiztiarrak eta arreta klinikoak bizitzak salbatzen dituzte. Oxigenoa eta dexametasona ematea gaixotasun larriak eta kritikoak dituzten pertsonei, eta arreta berezia eskaintzea arrisku handiko taldeei, epe luzeko arreta-zentroetan dauden adinekoei barne, bizitzak salbatzen ditu. Japoniak egin du hori, adinekoen populazio altuenetakoa baitu, baina haren heriotza tasa txikia da", zehaztu du Tedrosek.

Hori esanda, aste honetan bigarren bilera egingo dutela ikerketa eta garapenean egindako aurrerapena ebaluatzeko eta pandemiaren hurrengo etaparako ikerketa lehentasunak berriz ebaluatzeko jakinarazi du. "Dagoeneko asko ikasi dugu birus honen inguruan, baina oraindik asko dago ez dakiguna, eta oraindik ere badaude behar ditugun tresnak", gaineratu du.

Azkenik, Tedrosek batasun nazionalerako eta mundu mailako elkartasunerako deia egin du birusa desagerrarazteko, bizitzak salbatzeko eta birusaren eragin sozial eta ekonomikoa minimizatzeko aukera emango duen estrategia bateratua ezartzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena