Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Herrialde ezberdinetako osasun egoera kontutan hartuta egin dute zerrenda eta bi astean behin berrikusiko dute balizko egokitzapenak egiteko.
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Europar Batasunak hamabost herrialderentzat soilik irekiko du kanpoko muga datorren uztailaren 1ean. Zerrenda hori bi astean behin berrikusiko dute pandemiaren bilakaeraren arabera eguneratzeko.
Europar Batasuneko ateak irekita izango dituzten herrialdeak hauek dira: Aljeria, Australia, Kanada, Japonia, Montenegro, Maroko, Zeelanda Berria, Ruanda, Serbia, Hego Korea, Tailandia, Tunez, Uruguai, Georgia eta Txina.
Txinaren kasuan, betoaren amaiera aldebikoa izango da, hots, uztailaren 1etik aurrera txinatarrak Europar Batasunean sartu ahalko dira eta Europar Batasuneko naziotasuna duten herritarrak Txinara joan ahalko dira.
Elkarrekikotasun baldintza hori Txinari soilik ezarri diote, baina gainerako herrialdeei ere irizpide bera jarraitzeko eskatu diete.
Horrez gain, Andorra, Monako, San Marino eta Vatikanoko herritarrak Europar Batasuneko egoiliartzat joko dituzte muga zeharkatzeari dagokionez.
Europar Batasuneko presidentziak (Kroazia) mugen irekierarako irizpideen dokumentua 27 herrialdeei bidali die, haien oniritzia jasotzeko asmoz. Astearte eguerdira arteko epea dute ituna berretsi edo atzera botatzeko.
Akordioa ostiral gauean lortu zuten, baina bi egun gehiago behar izan dituzte hainbat herrialderen zalantzak argitzeko.
Lehendabiziko fasean zerrendatik kanpo geratu diren herrialdeak hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Brasil, Argentina, Kuba, Costa Rica, Nikaragua edo Venezuela.
Zerrenda hori bi astean behin berrikusiko dute eta osasun egoeraren bilakaeraren arabera herrialdeak kendu edo gehitu egingo dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa