22:01

Mundua

Dardara

7,5 graduko lurrikara batek Mexikoko hegoaldea astindu du

eitb.eus

Tsunami alerta aktibatu dute Mexikorako, Guatemalarako, Honduraserako eta El Salvadorrerako. Gutxienez bi pertsona hil dira Oaxacako estatuan.

0:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lurrikara handi batek Mexikoko hegoaldea astindu du arratsalde honetan, eta hainbat eraikinek dardara egin dute hiriburuan, Mexiko DFn; Oaxacan eta beste hainbat lekutan, lekukoen testigantzak aipatuta Reuters agentziak jakinarazi duenez. Gutxienez bi pertsona hil dira Oaxacako estatuan.

Herrialde horretako Zerbitzu Sismologiko Nazionalak jakinarazi duenez, lurrikara 7,5 gradukoa izan da Richter eskalan, eta Crucecitatik (Oaxaca) 23 kilometro hegoaldera izan du epizentroa, 5 kilometroko sakoneran. 10:29an gertatu da (17:29ak, Euskal Herrian).

AEBko Administrazio Ozeaniko eta Atmosferikoak (NOAA) tsunami alerta aktibatu du Mexikorako, Guatemalarako, Honduraserako eta El Salvadorrerako. Ekuadorren ere ezarri dute.

Mexiko DFn, herritarrek herri osoan nabaritu dute dardara, baina gertatu baino minutu bat lehenago lurrikaren alerta sismikoa aktibatu denez, eraikin ugari garaiz ebakuatu ahal izan dituzte.

Agintariak balizko kalteak aztertzen ari dira orain.

Mexiko, bost plaka tektonikoren artean

Mexiko bost plaka tektonikoren gainean dago.

Herrialde gehiena Ipar Amerikako plakan kokatuta dago, baina Behe Kalifornia Pazifikoaren plakan dago, eta Pazifikoaren kostaldea Riverako, Cocoseko eta Karibeko plaketan dago banatuta.

2017an, 471 pertsona hil ziren Mexikon, irailaren 7a, 19an eta 23an izandako hiru lurrikaratan. 1985etik herrialdean izandako hondamendi natural larriena izan zen.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena