20:10

Mundua

Koronabirusa

Lehen agerraldi masiboa Europan: 650 kutsatu Alemaniako haragi enpresa batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

7.000 lagun inguru koarentenan daude eta agintariek hiltegiaren inguruan dauden ikastetxeak eta haurtzaindegiak ixteko agindua eman dute.

  • Koronabirusaren agerraldia izan den haragi enpresaren irudia.

    Koronabirusaren agerraldia izan den haragi enpresaren irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

650 langile baino gehiago kutsatu dira koronabirusarekin Alemaniako Gütersloh hirian dagoen haragi enpresa batean, eta alarma piztu da herrialde horretan.

Alemaniako komunikabideek zabaldu dutenez, oraingoz 983 test egin dituzte eta 657 positibo izan dira. Azken boladan, 7.000 behargin baino gehiago aritu dira lantegi horretan eta, ondorioz, kutsatu kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.

Tönnies konpainiak jakinarazi duenez, fabrika itxi egin dute eta langileak eta haiekin harremanetan izan diren pertsonak koarentenan jarri dituzte.

Bestalde, agerraldia gertatu den barrutiko arduradunek inguru horretako ikastetxeak eta haurtzaindegiak ixteko agindua eman dute. Alabaina, konfinamendu osoa ezartzea baztertu dute.

NTV telebistaren arabera, enpresa horretako langile asko Europa ekialdekoak dira eta instalazio komunetan bizi dira. Ikerketa zientifikoak aintzat hartuta, birusa hotza dagoen tokietan arinago zabaltzen dela erantsi dute.  

Aipatzekoa da maiatzaren 8an beste agerraldi bat izan zela Coesfeld hiriko hiltegi batean. 129 kasu detektatu zituzten han eta lantegia itxi egin zuten.

Datu ofizialen arabera, pandemia hasi zenetik 8.830 pertsona hil eta 187.184 lagun kutsatu dira Alemania.              

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena