Mundua
Koronabirusa
agentziak | erredakzioa
AEB da, alde handiarekin, mundu osoan pandemiak gogorren jo duen herrialdea, 2 milioi kasu baino gehiago eta 116.125 heriotza zenbatu baitituzte bertan.
Mexikon koronabirusarekin hildakoak agurtzen. Argazkia: Efe
Txinako Wuhan hirian sortutako koronabirusaren pandemiak dagoeneko zortzi milioitik gora pertsona kutsatu eta 437.000 baino gehiago hil ditu mundu osoan, Johns Hopkins Unibertsitatearen azken balantzearen arabera.
Gaurko 07:00etan eguneratutako datuen arabera, hau da mundu mailako balantzea: 8.034.461 kasu eta 436.899 hildako, 188 herrialdetan.
Dagoeneko 3,84 milioi pertsonak gainditu dute gaixotasuna, eta AEB (576.334), Brasil (477.709) eta Errusia (284.021) daude zerrenda horretan lehen postuetan.
AEB da, alde handiarekin, mundu osoan pandemiak gogorren jo duen herrialdea, 2 milioi kasu baino gehiago eta 116.125 heriotza zenbatu baitituzte bertan. New Yorken jo du gogorren gaixotasunak, eta bertan hil da jende gehien.
Brasil da bigarrena zerrendan, bai kasu kopuruan (888.271), bai heriotza kopuruan (43 959). Hirugarren postuan dago Errusia, 536.484 positiborekin, baina hamahirugarrena da heriotza kopuruan (7.081).
Erresuma Batua da heriotza kopuruan hirugarrena, 41.821ekin, baina bosgarrena kutsatu kopuruan (298.315), Indiaren atzetik (332.424 kasu eta 9.900 heriotza).
Espainiako Estatua seigarren estatu kaltetuena da, 244.109 kutsaturekin eta 27.136 hildakorekin. Italia du atzetik, 237.290 kasu eta 34.371 heriotzarekin.
Frantziako Estatuan, 194.305 kutsatu eta 29.439 heriotza zenbatu dituzte, eta Iran dago zerrendan hurrengo, hamargarren postuan, 189.876 kasu eta 8.950 heriotzarekin.
COVID-19ak, baina, Belgikan hil ditu 100.000 biztanleko pertsona gehien: 60.100 kutsatu eta 9.661 heriotza.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa