21:44

Mundua

KORONABIRUSA

OMEren arabera, ehun koronabirus kasu baino gehiago daude Beijingen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Agerraldi horren jatorria eta norainokoa ikertzen ari dira. "Transmisioa kentzeko gaitasuna erakutsi duten herrialdeetan ere, guztiek erne egon behar dute", ziurtatu dute.

  • Egoiliarrek edo Xinfadiko merkatua bisitatu zutenek ilara egiten dute koronabirusaren testa egiteko.

    Xinfadiko merkatua bisitatu zutenek ilara egiten dute koronabirusaren testa egiteko. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gaur adierazi duenez, ehun kasu baino gehiago baieztatu dituzte Txinan Bejingo elikagaien handizkako merkatu nagusiko koronabirusaren agerraldi berriarekin lotuta.

Agerraldiaren berri joan den astean eman zuten agintariek, Txinako hiriburuak COVID-19aren kasuren berri eman gabe berrogeita hamar egun igaro ostean.

"Transmisioa mugatzeko gaitasuna erakutsi duten herrialdeetan ere, guztiek erne egon behar dute berpizte baten aurrean", adierazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus OMeko zuzendari nagusiak.

OMeko arduradunak azaldu duenez, agerraldi horren jatorria eta norainokoa ikertzen ari dira, baina Xinfadiko merkatuan inportatutako izokin saltzaile batek arraina mozteko erabilitako taula batean atzeman dute birusa.

Inportatutako ondasun guztientzat frogak sartu beharko liratekeen galdetuta, Mike Ryan OMeko Osasun Larrialdietarako Programako zuzendariak esan du "mesfidati" zegoela pentsatzeko bilgarri guztiak sistematikoki probatu beharko liratekeela.

"Kasu honetan zer gertatu den aztertu behar da, ez dut uste hipotesi nagusia denik", adierazi du.

Kasu horretan, funtsezkoa da kasuak identifikatzea, haien kontaktuak arakatzea eta isolatzea, eta hori guztia azkar egitea.

Txinako agintariek Xinfadiko merkatuan dagoen birusaren sekuentzia genetikoa argitaratzea espero du orain OMEk.

Ryanek ziurtatu duenez, Europan transmititzen ari den andui ohikoena dela egiaztatzen bada, horrek "gizakitik gizakirako transmisioa" isla dezake, "beste edozein hipotesik baino gehiago".

"400 sekuentzia genetiko baino gehiago daude eskuragarri, baina mundu osoan 7 milioi kasu baino gehiago daude, eta garrantzitsua da birus horiek ondo ulertzeko mundu osoan dauden sekuentziak ezagutzen jarraitzea", azaldu dute OMEko adituek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena