Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txinako Gobernuak jakitera eman duenez, merkatuan egon diren pertsonen artean egindako probetan, 46k eman dute positibo, denak sintomarik gabeak.
Pekineko janari denda bat. Artxiboko irudia.
Pekineko elikagai-merkatu handiena ixtea erabaki du Txinako Gobernuak, COVID-19aren beste agerraldi bat atzeman ondoren bertako langileen eta bezeroen artean. Ostegunean eta ostiralean hainbat pertsona kutsatu ondoren, Xinfadi merkatuaren jarduera bertan behera utzi zuten atzo arratsaldean.
Txinako Gobernuko osasun arduradunek esan dutenez, merkatu horretan azken bi egonotan egon diren langile guztiei koronabirusa atzemateko proba egingo zaie, gaur-biharretan.
112 hektareako azalera duen merkatua da, eta 1.5000 pertsona inguruk egiten duten bertan lana. Orain arte, egindako probetan, 46 pertsonak eman dute positibo, horietako inork sintomarik ez bazuen ere.
Pang Xinghuo Pekineko Larrialdietarako arduraduneko batek esan duenez, orotara 1.940 proba egin dituzte, langileen eta bezeroen artean.
Bestalde, Txinako Gobernuko Osasun Ministerioak atzo zabaldutako oharraren arabera, hamaika kutsatu berri atzeman dituzte herrialde osoan azken orduotan (Pekineko merkatukoak kontuan hartu gabe), horietako bost atzerritik inportatutakoak.
Azken 24 orduetan pertsona bakarra hil dela jakinarazi dute, eta, horrenbestez, 4.634 dira, datu ofizialen arabera, koronabirusaren pandemiak herrialde horretan orain arte utzitako hildakoak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa