Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koronabirusaren balantze orokorrean, 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
Paris (Frantzia). Irudia: EFE
Txinako Wuhan hirian sortutako koronabirus berriaren pandemiak 400.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan eta zazpi milioi pertsona kutsatu dira, Johns Hopkins Unibertsitatearen azken balantzearen arabera.
Astelehen honetako 07:00etan eguneratutako datuen arabera, koronabirusaren balantze orokorrean 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
Gaitza gainditu duten pertsonen kopurua 3,14 milioitik gorakoa da, Ameriketako Estatu Batuak dira zerrendaren buruan daudelarik 506.367 sendaturekin; ondoren, Brasil dago (283.952 gaixo sendatu dituzte), eta Errusia da hurrengo (226.272 sendatu).
AEB da munduan kutsatu gehien dituen herrialdea: 1,94 milioi pertsona eta 110.514 hildako.
Brasilek bigarren postuan jarraitzen du 691.758 kasurekin, baina hirugarren da hildakoei dagokienez, 36.455ekin. Bestalde, Errusiak 467.073 positibo eta 5.851 hildako zenbatu ditu, hau da, 180.000 kutsatu baino gehiago dituzten herrialdeetako bigarren heriotza kopururik txikiena, Peruren atzetik (196.515 positibo), 5.465 hildako izan baititu.
Laugarren postuan, 287.621 kasu eta 40.625 hildako zenbatu ditu Erresuma Batuak. India dago atzetik, bosgarren postuan, 257.486 positibo eta 7.207 heriotzarekin, eta Espainia dago ondoren, koronabirusa duten 241.550 pertsonarekin eta 27.136 hildakorekin.
Frantzian, 191.102 kutsatu eta 29.158 hildako zenbatu dituzte, eta Alemaniaren aurretik kokatu da, 185.750 kasu eta 8.685 hildako zenbatu baitituzte azken horretan.
Iran hamaikagarren da, 171.789 kasu eta 8.281 hildako zenbatu baitituzte, eta Turkia dago gero, 170.132 kutsatu eta 4.692 hildakorekin.
Latinoamerikako hurrengo herrialdea Txile da, 134.150 kasurekin eta 1.637 hildakorekin, azken 24 orduetan hildako gehien (649) baieztatu ostean.
Ondoren, Mexiko dago, 117.103 positiborekin eta 13.699 hildakorekin. 100.00 kutsatu baino gehiago dituzten herrialdeen taldea ixten, Saudi Arabia dago, 101.914 eta 712 heriotzarekin.
100.000 positibotik behera, Pakistanek 98.943 kutsatu eta 2.067 hildako ditu COVID-19aren ondorioz. Kanadak, aldiz, koronabirusa duten 97.178 pertsona eta 7.877 hildako zenbatu ditu. Ondoren, Txinak, pandemia sortu zen herrialdeak, 84.191 kutsatu eta 4.638 hildako zenbatu zituen orain aste batzuk.
Ondoren, Qatarrek 68.790 kasu eta 54 hildako zenbatu ditu, Bangladeshek 65.769 positibo eta 888 hildako, eta Belgikak 59.226 kasu eta 9.595 hildako. 40.000 positibotik gora daude Bielorrusia, Hegoafrika, Herbehereak, Suedia eta Ekuadorren. Arabiar Emirerri Batuak, Kolonbiak, Singapurrek, Portugalek, Egiptok, Kuwaitek, Indonesiak eta Suitzak, berriz, 30.000 baino gehiago pilatu dituzte.
Bestalde, Ukrainak, Poloniak, Irlandak, Argentinak, Filipinek, Errumaniak eta Afganistanek 20.000 positibo baino gehiago dituzte. Bestalde, Dominikar Errepublikak, Israelek, Japoniak, Austriak, Omanek, Panamak, Bahrainek, Boliviak, Armeniak, Kazakhstanek, Nigeriak, Irakek, Danimarkak, Serbiak, Hego Koreak eta Aljeriak 10.000 kutsatu baino gehiago pilatu dituzte.
Moldaviak, Ghanak eta Txekiar Errepublikak 9.000 kasutik gora dituzte; Norvegiak, Malaysiak eta Marokok, berriz, 8.000 positibo baino gehiago. Ondoren, Kamerunek, Azerbaijanek, Australiak eta Guatemalak 7.000 kutsatze baino gehiago dituzte, eta Finlandiak, Hondurasek eta Sudanek 6.000 baino gehiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa