Mundua
Mexiko
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, 12.545 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik. Mexiko Hiria eta Mexikoko Estatua dira orain arte positibo eta hildako gehien zenbatu dituzten lekuak.
Dagoeneko 12.545 pertsona hil dira Mexikon koronabirusaren ondorioz. Argazkia: EFE
Koronabirusak eragindako pandemia hasi zenetik, egun bakar batean COVID-19arekin kutsatutako pertsona gehien baieztatu dituzte Mexikon; izan ere, 4442 kasu atzeman dituzte azken orduetan (105.680 guztira). Horrez gain, gaur emandako datuen arabera, 816 pertsona gehiago hil dira koronabirusaren ondorioz (12.545 orain arte).
Testuinguru horretan, Jose Luis Alomia Mexikoko zerbitzu epidemiologikoko zuzendari nagusiak agerraldi batean jakitera eman duenez, % 4,3ko hazkundea izan da herrialdean. Gaur egun, gaitza atzemateko probetan positibo eman duten 18.237 pertsonek "epidemia aktiboa" osatzen dute, azken 14 egunetan sintomak izan dituzten pazienteak baitira eta, beraz, beste pertsona batzuk kutsa baititzakete.
Halaber, laborategian egindako proben emaitzen zain dauden 46.659 kasu susmagarriren berri eman dute agintariek, eta beste 161.724k negatibo eman dute. Guztira, 314.063 pertsonari egin dizkiete gaitza atzemateko probak.
Bestalde, Mexikoko ospitaleen okupazioari dagokionez, gela arrunten kasuan % 45era iritsi da, eta zainketa intentsiboetako unitateen kasuan % 38ra igo da.
Mexiko Hiria eta Mexikoko Estatua dira orain arte positibo eta hildako gehien zenbatu dituzten lekuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa