Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kutsatu kopuru gehien dituzten herrialdeak Errusia, Erresuma Batua, Espainia, Italia eta Brasil dira.
Herrialde kaltetuena Amerika da. Irudian, New York. Argazkia: EFE
COVID-19ak 302.059 hildako eta 4,42 milioi kutsatu eragin ditu mundu osoan, Nazioarteko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez. Azken hilabetean egonkor mantendu da eguneroko kutsatuen kopurua (80.000 inguru) eta, hildakoei dagokienez, beheranzko joerari eutsi dio (4.000 hildako egunero; duela hilabete bikoitza izatera heldu zen).
Eskualde kaltetuena Amerika da (1,9 milioi gaixoekin), eta jarraian Europa (1,84 milioi gaixoekin) eta Ekialde Ertaina (315.000 gaixoekin) doaz.
Herrialdeei erreparatuta, AEB, Errusia, Erresuma Batua, Espainia, Italia eta Brasil dira kutsatu kopuru gehien dituztenak. Brasilen 200.000 gaixo baino gehiago daude dagoeneko. India bederatzigarren postuan dago, 85.000 kasuekin, eta Txinan, koronabirusaren jatorrian, ordea, 84.000 baino gehiago.
Herrialdeetako osasun zerbitzuetako estatistiken arabera, 1,77 milioi lagunek gaitza gainditu dute, eta 44.000 gaixok (kutsatuen % 2k) larri edo oso larri jarraitzen dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa