Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Emmanuel Macronen Gobernuak turismo-sektorerako plana iragarri du, diru-kutxa publikoetako 18.000 milioi euro mobilizatuko dituena.
Frantziako mendebaldeko hondartza baten irudia. Argazkia: EFE.
Albisteak (4)
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak uztailerako eta abuzturako erreserba turistikoak egiten hastera animatu ditu Frantziako herritarrak. Halaber, Philippek turismo-sektorerako Estatuko plana iragarri du, laguntza zuzenak, bermatutako maileguak eta salbuespen fiskalak kontuan izanik, diru-kutxa publikoetako 18.000 milioi euro mobilizatuko dituena. Izan ere, Frantzian, koronabirusaren krisiak kalte nabarmena egin dio turismoaren sektoreari.
Herritarrak udarako erreserbak egitera animatu ostean, Philippek ziurtatu du turismo-enpresarien elkarteek konpromisoa hartu dutela erreserbak osorik itzultzeko, baldin eta pandemiak, azkenean, bidaia horiek egitea galarazten badu.
Frantziako lehen ministroak adierazi duenez, herrialdeko tabernek, jatetxeek eta hotelek ekainera arte, behintzat, itxita jarraituko dute, eta maiatzaren 25eko astean egoera berraztertuko dute. Philipperen iritziz, "frantziarrek, aurten, aukera izango dute Frantzian oporretan joateko".
Gobernuak iragarritako Estatuko planari dagokionez, lehen ministroak esan du "aurrekaririk gabeko ahalegina" dela, "Frantziako ekonomian puntakoa den sektore bati laguntzeko; izan ere, historiako egoerarik txarrenari aurre egin behar dio".
Testuinguru honetan, Philippek gogora ekarri du turismoak Frantziako Barne Produktu Gordinaren ia % 8 sortzen duela, 2 milioi enplegurekin (zuzenak eta zeharkakoak kontuan izanik). COVID-19 gaitzak asko kaltetu du turismoa herrialdean. Turismoaz gain, ezin ahaztu pandemiak, guztira, 27.000 pertsona baino gehiago hil eta 140.000tik gora kutsatu dituela Frantzian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa