19:14

Mundua

Koronabirusa

Krisiaren aurkako "asmo handiko proposamen bat" aurkeztuko du Europako Batzordeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maiatzaren erdialdean aurkeztuko du, eta EBko Estatu kide guztiek ekainean onartu eta Europako Parlamentuarekin negoziazioei arin ekiteko.

  • Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioa

    Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko berreraikuntza ekonomikorako "asmo handiko proposamen bat" aurkeztuko du Europako Batzordeak maiatzaren erdialdean, igande honetan Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioak larunbat honetan iragarri duenez.

"Europa krisitik ateratzeko galderari erantzuna ematea" da helburua, Hahnek eztabaida telematiko batean adierazi duenez. Berreraikitze ekonomikoa Europar Batasunak ondo kudeatuko duela uste du komisarioak, pandemiaren "bigarren olatu bat egon ezean".

Hahnek aurreratu duenez, proposamena "maiatzaren erdialdean" aurkeztuko dute, eta EBko Estatu kide guztiek ekainean onartzea nahi dute, Europako Parlamentuarekin negoziazioei arin ekiteko.

Zentzu horretan, Aurrekontuen Europako komisarioak dei egin die bazkideei malgutasunez eta jarrera onez jarduteko. "Euren eskakizun maximoengandik urrundu behar dira", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena