Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Juan Jose Rendon Venezuelako estratega politikoak onartu egin du 50.000 dolar ordaindu zituela, eraso baten ondorioz, Gobernuko hainbat funtzionario atxilotzeko.
Juan Guaido, Venezuelako behin-behineko "presidente arduradun" eta oposizioko kidea. EFE.
Juan Jose Rendon Venezuelako estratega politikoak, Juan Guaidó oposiziogilearen Estrategia Batzordeko arduradunak, onartu egin du Silvercorp kontratista militarraren ordezkari batekin, Jordan Goudreaurekin, kontratu bat sinatu izana. 50.000 dolarren truke, eta eraso baten ondorioz, Gobernuko hainbat funtzionario atxilotzeko.
"Esplorazio bat zen, erregimeneko kideak (Nicolas Maduro) atxilotzeko eta indimentsekin (akusazioekin) justiziaren esku uzteko, atxilotzeko aginduarekin eta abarrekin", aitortu du Rendonek CNNn egindako elkarrizketa batean. Guaidok ez zuela akordioa sinatu azpimarratu du eta azkenean, Goudreauk ez zuela operaziorako "argi berdea" jaso adierazi du.
Rendonen hitzetan, "aurretiazko akordio bat zen, baina ez zen gauzatu".
Atxilotuen bertsioarekin bat
Igandea eta astelehena bitartean, Venezuelako agintariek itsasoko esku hartze bi geldiarazi zituzten Aragua eta La Guaira estatuetan, Caracasetik gertu; zortzi lagun hil ziren, eta beste 18 atxilotu zituzten.
Atxilotuen artean AEBetako bi herritar zeuden, Airan Berry eta Luke Denman, biak militar ohiak ziren eta Silvercorpen identifikazio bat zeukaten, Venezuelako gobernuak zabaldutako frogen arabera.
Denmanek ziurtatu zuen Caracas ondoko aireportuaren kontrola hartzeko agindua zuela, Maduro AEBetara bidaltzeko, bertan narkotrafikoarekin lotutako hainbat delitu direla eta, bilatzen ari direlako.
Venezuelako presidenteak zabaldu zuen bideo batean galdeketa bat ageri zen. Denmanek planaren zati bat azaldu zuen, Venezuelako Gobernuak zapuztutako inbasiotzat kalifikatu zuena, "segurtasun propioa" ezartzea zeukan oinarri, Caracas zerbitzatzen duen aireportuko dorreekin komunikatu eta "hegazkinak sartzen uztea" zen haren lana.
"Hegazkin horietako bat Maduro hartu eta AEBetara eramateko zen", gaineratu du.
Akordioa zabala baina zehatza zen
CNNak egindako elkarrizketan, J.J. Rendonek azaldu du sinatutako akordioaren zortzi orrialdeetatik zazpi baino ez direla azaldu orain arte, "eranskinak 42 orrialde" izanik.
Bertan azaltzen zen "gauzatu ez zen eta perfekzionatu zen akordio horren esplorazio-asmoa. Uler bedi, ez zen aurrera egin hitzaurreetako bakar batean ere, eraginkorra izan zedin", adierazi du estrategak.
Haren bertsioaren arabera, Madurok Venezuelako Presidentetza egiten duela uste duten "usurpazioa eteteko agertoki posible guztiak aztertzeko enkargua" zuten.
Horregatik, Goudreaurekin gaia jorratu zuen baina ez zen "gauza publikoa izan, ez zen hedabideetan hitz egiteko modukoa, diskrezioa mantendu zuten".
Testuinguru horretan egin ziren "garai hartako bilera asko, alderdi guztietan egingarritasuna zehazteko: juridikoa, militarra, ekonomikoa, finantzarioa, nazioartekoa, diplomatikoa, indimentak dituzten pertsonak atzemateko balizko ekintza bat", adierazi du J.J. Rendonek
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa