21:09

Mundua

Koronabirusa

Erresuma Batuan konfinamendua arintzeko prozesua astelehenean has daiteke

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Boris Johnson lehen ministroak asteburuan hartuko du erabakia. Erresuma Batua Europako herrialderik kaltetuena da: 30.000 pertsona baino gehiago hil dira koronabirusak jota.

  • Gizon bat maskara jantzita eta bizikletan, Londresen.

    Gizon bat maskara jantzita eta bizikletan, Londresen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuan konfinamendua biguntzeko prozesua datorren astelehenean abiarazteko aukera aztertzen ari da Boris Johnson lehen ministroa.

Koronabirusa gainditu ostean lanera itzuli zenetik, gaur egin du lehendabiziko agerraldia Parlamentuan, Gobernuaren kontrolerako saioan. Gainera, duela gutxi aita izan da eta baimenarekin egon da.

Gaur  beste 649 pertsona hil dira Erresuma Batuan koronabirusak jota. Guztira, 30.076 dira hildakoak.

Halaber, azken orduetan beste 6.111 kasu positibo antzeman dituzte eta, beraz, Europako herrialderik kaltetuena izaten jarraitzen du.

Gobernu britainiarrak ostegun honetan aztertuko ditu pandemiari aurre egiteko indarrean dauden salbuespen neurriak, baina Johnsonek asteburura arte itxarongo du behin betiko erabakia hartzeko. Azken datuak eskuan dituela hartu nahi du erabakia.

Konfinamendua malgutzeagatik koronabirus kasuak gehiago ugarituko balira, hondamendia izango litzatekeela esan du Parlamentuan egindako agerraldian.  

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena