10:40

Mundua

Koronabirusa

Erresuma Batua hildako gehien zenbatu dituen bigarren herrialdea da, AEBren atzetik

Agentziak | Erredakzioa

Dominic Raab Atzerri ministroak asteartean emandako datuen arabera, 29.427 pertsona hil dira herrialdean.

  • 29.427 pertsona hil dira guztira herrialdean

    29.427 pertsona hil dira guztira herrialdean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batua COVID-19arengatik hildako gehien zenbatu dituen bigarren herrialdea da mundu mailan, Ameriketako Estatu Batuen (AEB) atzetik. Europan orain arte biktima gehien zituen herria ere aurreratu du zerrenda horretan: Italia.

Dominic Raab Atzerri ministro britainiarrak astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera, 29.427 pertsona hil dira Erresuma Batuan; hasiera batean, ospitaleetan hildako gaixoen datuak baino ez zituen ematen, baina, duela egun batzuk, zaharren egoitzetan eta beste zentro batzuetan hildakoak ere sartu ditu balantzean.

Datu hori Italiak pandemia hasi zenetik izan dituen 29.315 hildakoen datua baino apur bat handiagoa da, baina AEBko 69.000 hildakoetatik urrun dago oraindik.

Erresuma Batuan, 693 pertsona hil dira azken egunean, eta dagoeneko 194.990 kutsatu dira, laborategian 4.406 kasu baieztatu ostean. Kasuen kopuruari dagokionez, Erresuma Batua laugarren herrialdea da mundu mailan, AEB (1,81 milioi kasu baino gehiago), Espainia (218.000 kasu baino gehiago) eta Italia (213.000 kasu baino gehiago) baititu aurretik.

Datu horien aurrean, herrialdeen arteko joan-etorririk ez egitearen alde agertu da Raab. "Tragedia handi baten aurrean gaude", erantzun du Atzerri ministroak, Europan hildako gehien dituen herrialdea Erresuma Batua izatearen inguruan galdetu diotenean.

"Garrantzitsua da, baina ez dut uste uneotan egiten ari diren nazioarteko konparazioak egin daitezkeenik", azaldu du, BBCk jakinarazi duenez, herrialdeek hildakoak modu ezberdinetan zenbatzen dituztela azpimarratuz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena