Mundua
COVID-19a
Agentziak | Erredakzioa
Diru-kopuru horren % 53 COVID-19aren txertoak lortzera bideratuko da, % 26 sendagai berrien ikerketara, eta % 20 testen garapenera. AEBek ez du parte hartu Europa Batasunaren ekimen honetan.
Europar Batasuneko bandera. Argazkia: EFE
Europa Batasunak diru-emaileen konferentzia globala antolatu zuen, COVID-19 koronabirusa antzemateko sistema berriak, tratamenduak eta birusa gelditzeko txerto unibertsal bat garatzeko, eta 7.400 milioi euro biltzea lortu du. Amerikako Estatu Batuek ez dute ekimenean parte hartu.
Ekimenaren helburua 7.500 milioi euro (8.000 milioi dolar) biltzea zen, eta jomugatik gertu geratu da bildutako zifra. 7.400 milioien % 53 bideratuko da txertoak lortzeko, % 26 sendagai berriak garatzeko, eta % 20 testak garatzeko.
"Txertoa garatu arte birusarekin elkarbizitzen ikasi beharko dugu, eta tratamenduak munduko toki guztietara heldu daitezela ziurtatzea dugu helburu", esan du Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak. Gainera, Europar Batasunak egingo duen 1.000 milioi euroko ekarpena iragarri du.
Japoniak 760 milioi euro ekarri ditu, Alemaniak 525 milioi, Frantziak 500, Italiak 150, Espainiak 125, Portugalek 10, Israelek 60, Bill & Melinda Gates Fundazioak 91, Kuwaitek ere 91, beste ekarpen batzuen artean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa