Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mike Pompeo Estatu idazkariak egindako baieztapenak kontraesanean daude bere herrialdeko Inteligentzia Nazionalak aurretik azaldutakoarekin, hark birusaren jatorri artifiziala baztertzen baitzuen.
Material genetikoa duten laborategi-hodiak. Argazkia: EFE
Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak igande honetan adierazi duenez, koronabirusa Wuhango laborategi batean sortu zutela erakusten duen "froga kopuru handia" dauka AEBko Gobernuak. Txinako Gobernuak, ordez, akusazio hori errefusatu du.
Koronabirusa "Wuhango laborategi horretatik atera zela frogatzen duten froga kopuru handia dago", adierazi du Pompeok ABC News telebista-kateari eskainitako elkarrizketan.
Aste honetan, AEBko inteligentzia agentziek esan dute hipotesi horrekin oraindik lanean dabiltzala eta oraindik ez direla ondorio batera iritsi.
"Aditu handienek uste dute koronabirusa gizakiak sortu zuela", esan du Pompeok. Ideia hori, ordea, AEBko Inteligentzia Bulegoaren zuzendari nagusiak errefusatu zuen ostegun honetan argitaratutako ohar batean. Hona hemen Inteligentzia Bulegoak Twitterren argitaratu zuen adierazpena:
Intelligence Community Statement on Origins of COVID-19 pic.twitter.com/MIPr6LVzU4
— Office of the DNI (@ODNIgov) April 30, 2020
Kazetariak hori gogoratu dionean, Pompeok bere burua zuzendu du, esanez bera "ados" dagoela horrekin, eta daukala "zuzena dela ez pentsatzeko arrazoirik".
Dena dela, Atzerri Gaietarako arduradunak azaldu du ez daukatela argi koronabirusa nahita ala nahigabe askatu zuten.
"Laborategietarako sarrera blokeatzen jarraitzen du Txinako Alderdi Komunistak, benetan gertatutako jakin ahal izateko", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa