Mundua
La Guairan
Agentziak | Erredakzioa
"Itsasozko inbasioa egin nahi izan du kolonbiar jatorriko mertzenario terrorista talde batek, herrialdean ekintza terroristak egiteko helburuarekin", esan du Justizia eta Barne ministroak.
Venezuela eta Ekuador arteko mugan gertatutako liskarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Nestor Reverol Venezuelako Justizia eta Barne ministroak jakinarazi duenez, igande honetan "mertzenario terroristez osatutako talde bat itsasozko inbasioa" egiten saiatu zen, goizaldean herrialdean sartu nahi izan zutelarik Caracasetik gertu dagoen La Guaira estatutik.
"Maiatzaren 3ko goizaldean kolonbiar jatorriko mertzenario terrorista talde bat itsaso-inbasio bat egiten saiatu da, eta Venezuelan ekintza terroristak aurrera eramatea zuten helburu", esan du ministroak VTV katearen bidez eskaini den prentsaurrekoan.
Reverolek adierazi duenez, "gobernu iraultzaileko buruzagiak hiltzea, indarkeria handitzea, herritarren artean kaosa eta nahasmena sortzea zuten helburu, estatu-kolpe bat eman ahal izateko".
"Terrorista hauek txalupa azkarrak erabili zituzten La Guairatik Venezuelara sartzeko, baina Nazio Bolivariarreko Armadak eta Polizia Bolivariarrak batzuk hil eta beste batzuk atxilotu egin zituen. Armak ere aurkitu dira, eta ikerketak aurrera jarraitzen du; beraz, ez baztertu atxilotu gehiago egon daitezkeela", aipatu du Justizia eta Bane ministroak.
Gainera, "buruzagiak alerta eta nazioarteko erresistentzia egoeran mantentzen dira, terrorista hauei aurre egiteko", azpimarratu du Nestor Reverolek.
La Guairako estatuan, poliziaren presentzia igo egin dela, eta detonazioak entzuten direla esaten duten mezu asko agertu dira sare sozialetan, eta horrek zalaparta sortu du Venezuelan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa