Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Trumpen baieztapenak kontraesanean daude bere herrialdeko Inteligentzia Nazionalak aurretik azaldutakoarekin, hark birusaren jatorri artifiziala baztertzen baitzuen.
Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Koronabirusa Wuhango (Txina) laborategi batean sortu zutela erakusten duten ebidentziak dituela ziurtatu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, herrialde horretako inteligentzia zerbitzuak ordu batzuk lehenago esandakoaren kontra.
Izan ere, Trumpen agerraldiaren aurretik, gizakiek ez zutela birusa sortu ezta genetikoki aldatu ere ziurtatu zuen AEBko inteligentzia zerbitzuak ohar batean, iturri gisa "zientifiko talde bat" aipatuz. Hala irakur daiteke, besteak beste, Twitterren argitaratu zuen adierazpen honetan:
Intelligence Community Statement on Origins of COVID-19 pic.twitter.com/MIPr6LVzU4
— Office of the DNI (@ODNIgov) April 30, 2020
Alabaina, Etxe Zuriko kazetariek atzo, osteguna, birusa Wuhango Birologia Institutuan sortzeko aukeraren inguruan galdetu ziotenean, Trumpek baietz erantzun zuen, hala uste zuela, "konfiantzazko informazioa" duelako.
"Birusaren hedapenari aurre egiteko aukera izan zuten, zientifikoki nazio handia baitira, baina ihes egin zien. Horren hedapena eteteko aukera izan zuten, baina ez zuten egin", ziurtatu zuen Trumpek. "Teoria asko daude. Nondik datorren ikertuko dugu", esan zuen, eta "Txina AEBrekin zertxobait gardenagoa" izaten saiatzen ari dela gaineratu zuen.
Horrez gain, Txinaren aurka neurri ekonomikoak har ditzaketela iradoki zuen AEBko presidenteak, errepresalia bezala, "aduanan zerga berriak ezarriz".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa