Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Eredakzioa
Martxoaren erdialdetik, herritarrek debekatuta zuten etxetik irtetea, lan egitea, janaria erostea edo paseo bat ematea bezalako funtsezko jarduerak izan ezik.
Austriak 15.350 kutsatu eta 569 pertsona hil dira Covid-19aren ondorioz. Argazkia: EFE
Austriako Gobernuak astearte honetan iragarri duenez, ostiraletik aurrera hamar lagunerainoko taldeak baimenduko ditu, koronabirusaren pandemia arintzeko neurrien baitan.
Martxoaren erdialdetik, herritarrek debekatuta zuten etxetik irtetea, lan egitea, janaria erostea edo paseo bat ematea bezalako funtsezko jarduerak izan ezik. Austriak 15.350 kutsatu eta 569 pertsona hil dira Covid-19aren ondorioz.
Rudolf Anschober Osasun ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, mugimenduak murrizteko neurria bertan behera utziko da aste honetan, eta horren ordez beste pertsona batzuekin metro bateko tartea mantentzea beharrezkoa izango da, neurri berrien baitan. Ministroak argitu duenez, arau hori ez da garraio publikoan aplikatuko, beraz, bidaiariek maskarak eraman beharko dituzte.
Gobernuaren arabera, hotelak eta igerilekuak maiatzaren amaieran irekiko dituzte berriro. Austrian turismo sektorea BPGaren % 6a da, eta pandemiak sektore hori oso gogor jo du. Hoteletako bezeroen kopuruak martxoan % 68 egin du behera 1,3 milioira arte, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, datu ofizialen arabera.
Anschoberrek adierazi duenez, mugimenduen murrizketak bertan behera uzteko erabakia behin eta berriz aztertu egingo da, kutsatuen kopuruak gora egin dezakeelako, azken astean tasa ehunetik behera mantendu baita. "Edozein unetan berriro gelditzeko adieraz dezakegu", ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa