Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
185 estatutan atzeman dute gaitza. AEBak daude ranking latz honen buruan, 890.00 kutsatu eta 51.000 hildakorekin. Espainia, Italia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira ondorengoak kutsatutan.
AEBak dira kutsatu eta hildako kopuru gehien dituen munduko herrialdea. Argazkia: EFE
Koronabirusaren pandemia 200.000 hildakoren langa gainditzear da une honetan munduan. 185 herrialdetan atzeman dituzte kasuak baina Ameriketako Estatu Batuak jo ditu gogorren gaitzak. Izan ere, 50.000 lagun baino gehiago hil dira bertan.
Johns Hopkins Unibertsitateak larunbat honetan, 08:30ean, eguneratu dituen datuen arabera, jada 2.790.986 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin mundun eta 195.920 pertsona hil dira birusaren ondorioz.
Sendatuak, berriz, 781.382 dira. Alemania dago datu horien buruan, 106.800 pertsona osatu baitira bertan, eta AEBak ondoren, 96.677 sendaturekin.
Hauek dira kutsatu gehien dituzten herrialdeak:
1- AEBak: 890.524 kutsatu daude eta 51.017 hildako (New York da epizentroa, 260.000 kutsatu eta 20.000 hildakorekin).
2- Espainia: 219.764 kutsatu eta 22.524 hildako.
3- Italia: 192.994 kutsatu eta 25.969 hildako.
4- Frantzia: 159.495 kutsatu eta 22.278 hildako.
5- Alemania: 154.545 kutsatu eta 5.723 hildako.
6- Erresuma Batua: 144.635 kutsatu eta 19.566 hildako.
7- Turkia: 104.912 kutsatu eta 2.600 hildako.
8- Iran: 88.194 kutsatu eta 5.574 hildako.
9- Txina: 83.885 kutsatu eta 4.636 hildako.
10- Errusia: 68.622 kutsatu eta 615 hildako.
Kutsatu gehien dituzten 10 herrialdeen ondoren datozenak
Brasil da munduan koronabirusarekin kutsatu gehien dituen 11. herrialdea, 52.995 kutsatu eta 3.670 hildakorekin.
Haren ondoren daude Kanada 44.526 kasu eta 2.386 hildakorekin; Belgika,44.293 kasu eta 6.679 hildakorekin; eta Herbehereak 36.727 kasu eta 4.304 hildakorekin.
20.000 positibotik gora dituzte, berriz, Suitzan, Indian, Portugalen eta Perun.
10.000tik gora Irlandan, Suedian, Saudi Arabian, Austrian, Israelen, Japonian, Txilen, Singapurren, Pakistanen, Mexikon, Polonian, Hego Korean eta Errumanian.
8.000 kasutik gora Arabiar Emirerri Batuetan, Bielorrusian, Qatarren eta Danimarkan.
7.000 kasutik gora Indonesian, Ukrainian, Norbegian, Txekiar Errepublikan eta Filipinetan.
6.000 kasutik gora Australian eta Serbian.
5.000 kasutik gora Dominikar Errepublikan, Malasian eta Panaman.
4.000 kasutik gora Bangladeshen, Kolonbian, Finlandian, Hegoafrikan eta Egipton.
3.000 kasutik gora Marokon, Luxemburgen, Argentinan, Argelian eta Moldavian.
2.000 kasutik gora Thailandian, Kuwaiten, Bahreinen, Kazajistanen, Hungarian eta Kroazian.
Azkenik, 1.000 kasutik gora dituzte Uzbekistanen, Omanen, Islandian, Iraken, Estonian, Armenian, Azerbaiyanen, Zeelanda Berrian, Kamerunen, Bosnian eta Herzegovinan, Lituanian, Eslovenian, Eslovakian, Afganistanen, Ipar Mazedonian, Kuban, Ghanan, Bulgarian eta Boli Kostan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa