Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Zehazki, nikotinari esker zeluletan birusa sartzea saihestu daitekeen aztertzen ari dira, eta positibo eman duten gaixoen artean zergatik erretzaile gutxi dauden azalduko luke horrek.
Zigarro bat. Argazkia: Efe
Nikotinak koronabirusean eragin prebentiborik izan lezakeen ikertzen ari da Frantziako zientzialari talde bat, Parisko ospitale batean aldez aurretik egindako azterketa batean gaixotasuna atzemandako gaixo gehienak ez zirela erretzaileak egiaztatu ondoren.
Ikerketa berri horretan interesa duela adierazi du Frantziako Osasun Ministerioak. Zehazki, Pitie Salpetrière Ospitalean egingo dute, barne-medikuntzako taldearen eta Jean-Pierre Changeux Frantziako Zientzia Akademiako kidearen eskutik.
Changeuxek berak jakinarazi duenez, nikotinari esker zeluletan birusa sartzea saihestu daitekeen aztertzen ari dira, eta, horrek, positibo eman duten gaixoen artean zergatik erretzaile gutxi dauden azalduko luke.
Ospitale horretan bertan egindako ikerketa batetik abiatzen da bere susmoa, izan ere, berriki egindako beste analisi batzuetan ikusi zen kutsatutakoen artean erretzaile gutxi zeudela, koronabirusa zuten 480 paziente aztertu ondoren.
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak azterketa "interesgarria" dela adierazi du, baina kontuz ibiltzeko eta nikotina ez kontsumitzeko eskatu die herritarrei. "Kontuz, horrek ez du esan nahi tabakoak babesten duenik. Tabakoak urtean 70.000 hildako baino gehiago eragiten ditu. Baina interesgarria den zerbait egon daiteke hor", esan du Veranek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa