Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Josep Borrell EBko Atzerriko Politikaren goi ordezkariak AEBren erabakia deitoratu du, eta maniobra hori justifikatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi.
Josep Borrell, Europar Batasuneko Atzerriko Politikaren goi-ordezkaria. Argazkia: EFE.
Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerriko Politikaren goi-ordezkariak adierazi du justifikaezina dela AEBk Munduko Osasun Erakundearen (MOE) finantzazioa etetea erabaki izana, koronabirusaren krisiaren erdian.
"AEBren erabakia deitoratzen dut. Ez dago maniobra hori justifikatzeko arrazoirik, ahalegin guztiak egin behar baitira koronabirusaren pandemia geldiarazten eta arintzen laguntzeko", esan du diplomazia europarraren buruak Twitter sarean.
Borrellek azpimarratu duenez, "indarrak batuz" egin behar zaio aurre pandemiari, krisiak "ez baitu mugarik ezagutzen". Krisi garaian, pandemiaren aurrean ikuspuntu multilaterala defendatu du, eta horrelakoen aurrean erantzun globalak eman behar direla azpimarratu.
Hain zuzen ere, osasun krisia inguruko herrialdeetan, Afrikan batez ere, ez gainditzeak Europarentzat duen arriskuaz ohartarazi du, horrek birusaren bolada berriak ekar ditzakeelako. "Haien arazoak gure arazo izango dira, ezin dugu pandemia gure etxean bakarrik konpondu. Afrikan konpontzen ez bada, Europan ez da konponduko", ohartarazi zuen duela aste batzuk.
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, bere herrialdeak bertan behera utzi du MOEren finantzaketa, erakundeak koronabirusaren pandemiaren aurrean izan duen "papera aztertzen" duen bitartean.
Trumpek gaixotasuna "ezkutatu" izana leporatu dio Munduko Osasun Erakundeari, eta, era berean, modu politizatuan jokatzen duela adierazi dio. AEBk pandemiaren lehen estadioetan Txinarako bidaien murrizketak ezarri zituen bitartean, MOEko administrazioak hartutako neurrien "aurka" egin zuela salatu du.
Deeply regret US decision to suspend funding to @WHO. There is no reason justifying this move at a moment when their efforts are needed more than ever to help contain & mitigate the #coronavirus pandemic. Only by joining forces we can overcome this crisis that knows no borders.
— Josep Borrell Fontelles (@JosepBorrellF) April 15, 2020
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa