Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.
Times Square (New York). Argazkia: EFE
Koronabirusean positibo eman duten 1,6 milioi kasu baino gehiago atzeman dituzte jada mundu osoan. Horrez gain, 100.000 hildako zenbatu dituzte nazioarteko 185 herrialdetan, eta 355.000 pertsona sendatu dira. Gaur egun, Ameriketako Estatu Batuak (AEB) da herrialderik kaltetuena, Johns Hopkins Unibertsitateak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Zehazki, baieztatutako COVID-19 gaitzaren kasuak 1.673.423 dira jada, gehienak AEBn, 486.000 gaixo baino gehiagorekin. Hildakoen kopuru orokorra 101.526 da, Italia buru dela (18.849), eta sendatutako pertsonak 355.514 dira dagoeneko (gehienak, 77.758, Txinan daude).
Esan bezala, AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea; 486.000 kasu positibo baino gehiago guztira, ostegunean baino 34.167 gehiago. Azken 24 orduetan ere gorakada handia izan du heriotza kopuruak, 18.002 izan baitira. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira, hau da, 7.844 guztira, eta 10.621 kasu positibo atzeman dira, guztira 171.000 inguru.
Espainia herrialde horren atzetik dago, izan ere, 157.053 kasu atzeman dira jada, aurreko egunean baino 5.756 gehiago, eta 15.238 hildako (757 azken 24 orduotan). Dena dela, COVID-19 gaitza zuten 52.165 pertsona sendatu dira (4.144 gehiago azken egunean), Espainiako Osasun Ministerioak ostegunean emandako datuen arabera.
Ondoren Italia dago, egun bakar batean 4.204 kasu positibo zenbatu ondoren, guztira 147.577 positibo pilatu baititu. Hildako pazienteen kopuruak ere gora egin du: 18.849 dira jada, azken 24 orduotan 610 gehitu ostean. Datu horiek agerian uzten dute pandemiak gora egin duela, adituek beheranzko joera aurreikusi zuten arren. Sendatutako pertsonak 28.470 dira, ia 2.000 gehiago.
Frantziak laugarren postuan jarraitzen du, 125.930 kasu izan baitira, ostegunean baino 35.705 gehiago, 13.197 hildako (1.341 gehiago) eta 23.441 sendatu (2.000 gehiago). Gauzak horrela, Alemania bosgarren tokira itzuli da, 119.624 positiborekin (egun batean ia 5.000), eta 2.607 hildako, ostegunean baino 258 gehiago, eta 52.407 gaixo sendatu dira dagoeneko, azken 24 orduotan 6.100 gehiago.
Txina pandemiaren munduko seigarren herrialdea da, eta 82.941 kasu zenbatu ditu orain arte, 3.340 hildako eta 77.758 sendatu. Azken 24 orduotan 42 kasu berri baino ez ditu atzeman, horietako 38 kanpotik iritsitakoak, eta heriotza bat bakarrik.
Ekialde Hurbileko herrialderik kaltetuena da Iran, eta dagoeneko 68.192 pertsona kutsatu dira. Horrez gain, 4.232 hildako eta 35.465 sendatu zenbatu dituzte. Horren atzetik, Erresuma Batua dago (74.605 positibo, 8.958 hildako eta 359 sendatu) eta ondoren Turkia (47.029 kasu, 1.000 hildako baino gehiago eta 2.142 sendatu).
Brasil, Latinoamerikako herrialderik kaltetuena, 20.000 kasu positibotik gertu dago jada, izan ere, 18.176 kasu zenbatu dituzte, horien artean 957 heriotza eta 173 sendatze. Bestalde, Portugalen 13.956 kasu zenbatu dituzte, 409 hildako eta 205 sendatu; Austrian, berriz, 13.271 kasu, 295 heriotza eta 5.240 sendatu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa