Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Estatubatuar gehienen bizitzako asterik gogorrena eta tristeena izango da hau, benetan", esan du Jerome Adams AEBko Gobernuaren osasun publikoko zuzendari nagusiak.
Albisteak (2)
Ameriketako Estatu Batuetan, "Pearl Harbor edo irailaren 11koa bezalako astea biziko dute datorren aste honetan" koronabirusaren ondorioz izango diren heriotza kopuruari dagokionez, ohartarazi du Jerome Adams AEBko Gobernuaren osasun publikoko zuzendari nagusiak.
"Estatubatuar gehienen bizitzako asterik gogorrena eta tristeena izango da hau, benetan", esan du Adamsek Fox News telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean.
"Pearl Harborren edota irailaren 11n gertatutakoaren antzekoa izango da, baina tragedia ez da leku berean kontzentratuta egongo. Herrialde osoan zehar gertatuko da ", gaineratu du.
1941ean, 2.400 estatubatuar baino gehiago hil ziren Pearl Harborreko (Hawaii) base militarraren aurkako eraso japoniarrean, eta 2.996 hil ziren 2001eko irailaren 11n New Yorkeko Dorre Bikietan, Pentagonoan eta Pennsylvanian izandako erasoetan.
Jada 8.500 pertsona baino gehiago hil dira koronabirusarekin AEBn oraingoz, eta azken egunetako kutsatze eta heriotzen igoerak iragarpen are ilunagoak eragin ditu datorren asterako.
Kasu positiboak, berriz, 312.000 dira, Espainian atzemandakoen bikoitza baino gehiago, Johns Hopkins Unibertsitateak egindako zenbaketa estraofizialaren arabera.
Krisiaren fokua New York da, baina agintariak beste hiri batzuen egoerarekin ere hasi dira kezkatzen, hala nola Detroit (Michigan), Chicago (Illinois) eta New Orleans (Louisiana) hirienarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa