Mundua
Koronabirusa COVID-19
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, 8.000 pertsona baino gehiago hil dira, gehienak New Yorken, han baitago pandemiaren erdigunea.
Pandemiaren erdigune bihurtu da New Yorkeko hiria. Argazkia: EFE
Koronabirusagatik 300.000 pertsona baino gehiago kutsatu dira dagoeneko Ameriketako Estatu Batuetan, Johns Hopkins Unibertsitateko azken datuen arabera.
Gainera, bigarren herrialdea Espainia litzateke, 124.736 kutsatuekin. Italiak, berriz, gaitz honengatik hildakoen errekorra izango luke.
Kutsatutako pertsona kopurua AEBn bikoiztu egin da azken bost egunetan: astelehenean 150.000 kasu kopuruaren muga gainditu zuten, eta 200.000rena asteazkean, Johns Hopkinsen arabera. Datu ofizialak gaurkotzeko moteltasunaren aurrean, erreferentzia-iturri bihurtu da unibertsitate hori.
Heriotzen ia laurden bat New Yorken jazo dira: 1.905 hildako gutxienez, eta beste 1.202 hildako estatu berean, unibertsitateak dioenez. Andrew Cuomo gobernadoreak, berriz, New Yorkeko lurralde osoan 3.565 hildako zenbatu ditu.
Gainerako estatuetan, hildako kopuruak baxua izaten jarraitzen du, New Yorkekin alderatuta: 223 hildako Detroiten (Michigan) eta 188 Seattlen (Washington).
Cuomok adierazi duenez, New Yorkeko kutsatuen kurba gailurrera iritsiko da datozen zazpi egunetan, eta hori "osasun sistemarentzat erronkarik handiena izango da".
Etxe Zuriak dioenez, koronabirusak 100.000 eta 240.000 hildako artean utzi ditzake egoerarik onenean, neurriak hartu diren arren. Birusaren hedapena ez areagotzeko ezer ez bada egiten, hildakoen kopurua 1,5 eta 2,2 milioi artekoa izan daitekeela ohartarazi dute.
Momentuz, 50 estatutik 42k hiritarrei etxean egotea ezarri diete. Puerto Ricok, Columbiako distrituak eta beste hainbat hirik eta konderrik ere neurriak hartu dituzte COVID-19aren aurrean. Guztira, AEBetako biztanleriaren %90 (300 milioi pertsona inguru) konfinatuta dago.
Martxoaren 31n, asteartean, Donald Trump presidenteak nazioari adierazi zion hurrengo bi asteak "oso mingarriak" izango direla gaixotasunaren zabalkundearengatik, eta birusa gehiago ez hedatzeko neurriak gutxienez apirilaren 30era arte mantentzea aholkatu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa