Mundua
Koronabirusa
Mundu osoan 1,05 milioi positibo eta 56.900 heriotza izan dira jada
Agentziak | Erredakzioa
Kutsatzeak hamar aldiz handitu dira azken hilabetean, martxoaren 7an 100.000 kasuen muga gainditu zenetik.
-
Langile bat, Italiako kaleak desinfektatzen. Argazkia: Efe.
Munduan COVID-19agatik positibo eman dutenen kopurua 1,05 milioi pertsonakoa da, eta heriotzei dagokienez, 56.985 hildako zenbatu dituzte 207 herrialdetan, Munduko Osasun Erakundeak jakitera emandako datuen arabera.
Kutsatzeak 10 aldiz handitu dira hilabetean, martxoaren 7an 100.000 kasuen muga gainditu zela kontuan izanda.
Munduko osasun ministerioek emandako datuak Munduko Osasun Erakundearenak baino apur bat altuagoak dira, eta horien arabera, sendatutako gaixoak 240.000 dira. Beste 850.000 tratamenduan daude, eta horietatik 40.000 egoera larrian edo kritikoan daude.
AEB da kasu gehien dituen herrialdea, 291.000, ondoren Espainia dago, 124.700 kasurekin, eta ondoren Italia, 124.600 kasurekin, osasun agintarien datuen arabera.
Heriotzen kopuruari dagokionez,Italia da hildako gehien dituen herrialdea, 15.362; Espainiak 11-744 ditu eta AEBk 7.844.
16 herrialdek 10.000 kasuen muga gainditu dute, eta 60k 1.000 kasuen muga.