Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
New Yorkeko estatua COVID-19ak eragindako pandemiaren epizentroa da AEBn, eta bertan zenbatu dituzte hildako gehien: 1.329.
New York hiria, Manhattan. Argazkia: EiTB
3.000 pertsona baino gehiago hil dira koronabirusaren ondorioz Ameriketako Estatu Batuetan, Johns Hopkins Unibertsitateak egindako azken balantzearen arabera. AEBn guztira 164.539 pertsona daude kaltetuta.
New Yorkeko estatua COVID-19ak eragindako pandemiaren epizentroa da AEBn, eta bertan zenbatu dituzte hildako gehien, 1.329, aipatutako unibertsitateak bildutako datuen arabera. Hala ere, 50 estatutan, Columbia barrutian eta AEBko beste hainbat lurraldetan baieztatu dituzte kasuak.
Astelehen honetan, 574 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz Ameriketako Estatu Batuetan, hau da, lehen agerraldia izan zenetik egun batean izandako heriotza kopururik altuena, CNN kateak jakitera eman duenez.
AEB da munduan koronabirus kasu gehien dituen herrialdea; gainera, lehena izan da 100.000 metroko langa gainditzen. Atzetik, Italia dago, 101.739 kasurekin.
Italian hil ditu COVID-19ak pertsona gehien, 11.500 baino gehiago. Koronabirus kasu gehien erregistratu dituen hirugarren herrialdea Espainia da (87.956), eta heriotza gehien baieztatu dituen bigarrena da (7.716).
Bestalde, Txinak 81.518 kasu eta 3.305 heriotza baieztatu ditu. Orokorrean, COVID-19aren pandemiak 37.000 pertsona hil eta 777.000tik gora kutsatu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa