19:22

Mundua

Koronabirusa

Italian 7.500 lagunetik gora hil dira jada koronabirusak jota

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Egun, 30.920 pertsona etxean itxita daude, gaixorik; 23.112 ospitalean daude; eta beste 3.489, zaintza intentsiboko unitateetan.

  • Gizon bat ahoa maskara batekin estalita, Erroman.

    Gizon bat ahoa maskara batekin estalita, Erroman. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusak kutsatutako 683 lagun hil dira eta beste 3.491 kasu detektatu dituzte 24 ordutan Italian.

Horrenbestez, izurritea hasi zenetik 74.386 pertsona gaixotu eta 7.503 hil dira herrialde horretan.

Asteartean (743) baino lagun gutxiago zendu dira, baina azken egunotan baino COVID-19 kasu gehiago baieztatu dituzte.

Bestalde, azken 24 orduotan gaixotasuna gainditu dutenak 1.036 dira. Guztira, koronabirusak jotako 9.362 herritar sendatu dira.

Egun, 30.920 pertsona daude gaixorik eta etxean itxita; 23.112 ospitalean daude; eta beste 3.489, zaintza intentsiboko unitateetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena