Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1.100 pertsona hil dira dagoeneko eta Covid-19aren 22.300 kasu baieztatu dira.
Paris. Irudia: EFE
Albisteak (4)
Mila pertsonatik gora hil dira Frantzian koronabirusaren ondorioz azken 24 orduetan 240 pertsona hil ondoren, Frantziako agintariek emandako azken balantzearen arabera.
Jérome Salomon Osasuneko zuzendari nagusiak adierazi duenez, 1.100 pertsona hil dira dagoeneko eta Covid-19aren 22.300 kasu baieztatu dira.
Gaur egun, 10.146 pertsona daude ospitalean, 2.516 larri (atzo baino 434 gehiago). Le Figaro egunkariak azaldu duenez, larri dauden gaixoen % 34k 60 urte baino gutxiago dituzte, eta % 58k 60 eta 80 urte artean.
Agintariek nabarmendu dutenez, ospitaleetan izandako heriotzak zenbatu dituzte, baina ez zaharren etxeetan gertatutakoak.
Ildo horretan, 3.281 pertsona sendatu direla "azkar larriagotu" den pandemia hasi zenetik nabarmendu nahi izan du Salomonek.
Frantziako Gobernuak baieztatu duenez, egunero Covid-19aren 9.000 proba egiten ari dira. Test horiek 10.000ra igo nahi dituzte kutsatzeak ez zabaltzeko.
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak koronabirusaren etxez etxeko konfinamenduaren salbuespenak murriztuko zituela iragarri eta egun batera izan da azken balantzearen berri. Aire zabaleko merkatuak itxi eta kilometro bat eta ordubetera murriztu zituen haurrekin egindako ibilaldiak eta kirol jarduerak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa