Mundua
KORONABIRUS
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
651 lagun hil eta 3.957 kutsatu gehiago diagnostikatu dituzte azken 24 orduetan. Agintariek nabarmendu dute, hala ere, bezperakoak baino txikiagoak direla kopuruak eta horrela jarraitzea espero dute.
Giuseppe Conte prentsaurreko birtual batean, bere bulegotik. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak "oinarrizkoa ez den oinarrizko aktibitate guztia geldiaraztea" erabaki zuen larunbat gauean, azken 24 orduetan koronabirus kasuek izugarri gora egin ondoren.
"Oinarrizkoak ez diren aktibitate produktibo guztia geldituko dugu apirilaren 3ra arte. Farmaziek, supermerkatuek eta parafarmaziek irekita jarraituko dute, eta oinarrizko zerbitzuak bermatuta egongo dira: bankuak, posta eta aseguruak" adierazi du lehen ministroak prentsaurrekoan.
"Bigarren Mundu Gerraren ondoren izan dugun erronkarik garrantzitsuena dugu esku artean. Elkarrekin, lortuko dugu" esan du agintariak, italiarrei lasaitasunerako deia egiten zien bitartean. Oinarrizko aktibitateen artean daude nekazaritza, arrantza, elikadura sektorea, informazio zerbitzuak eta komunikazioa.
5.476 hildako eragin ditu jada koronabirusa Italian, 651 gehiago azken 24 orduetan
Koroabirusak Italia kolpatzen jarraitzen du. Igande honetan 5.476 hildakoren zifra ezagutu dugu, azken 24 orduetan 651 pertsona gehiago hil ondoren. Kutsatuak 46.638 dira, bezperan baino 3.957 gehiago.
Agintariek nabarmendu dute, hala ere, bezperakoak baino txikiagoak direla kopuruak. Ostiraletik larunbatera 793 pertsona hil ziren, izan ere, eta 4.821 kutsatu berri diagnostikatu ziren.
Hori dela eta, Angelo Borrelli Babes Zibileko buruak adierazi duenez, igandeko datuak hobeak dira, eta datozen egunetan ere hala izatea espero du, herrialdeak transmisioen gailurrera iristea lortu duela esan nahiko duelako. "Gaurko zenbakiak txikiagoak dira atzokoekin alderatuta. Zenbaki horiek datozen egunetan baieztatu ahal izatea espero dugu. Baina ez da guardia jaitsi behar eta ezarritako isolamendu neurriak errespetatzen jarraitu behar da ", adierazi du.
7.024 pertsona sendatu dira, eta gaitza agertu zenetik 59.138 pertsona kutsatu dira guztira herrialdean.
Italia da une honetan, mundu osoan, koronabirusak jende gehien hil duen lurraldea. Lombardia eskualdea (iparraldean) jo du gogorren gaitzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa