10:35

Mundua

Koronabirusa

UNICEF: "Osasun-sistema hauskorrak ez daude koronabiruserako prestatuta"

eitb.eus

Agerraldiak are eragin lazgarriagoa izan dezake dagoeneko egoera zailean dauden herrialde eta komunitateetan, Sirian edo errefuxiatu eta migratzaileen artean, esaterako.

  • Ospitale bat

    Ospitale bat. Argazkia: Pixabay.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UNICEFek ostegun honetan ohartarazi duenez, osasun-sistema "hauskorrak" dituzten herrialdeak ez daude prest koronabirusaren pandemiak eragin duen krisiari aurre egiteko.

Nazio Batuen agentziaren arabera, 159 herrialde edo lurralde daude mundu osoan COVID-19aren eraginpean. Ildo horretan, "leku guztiak ez daude modu berean prestatuta horrelako osasun krisi bati aurre egiteko", gaineratu du.

Testuinguru horretan, UNICEFek zehaztu du mundu osoko ospitale eta osasun zentroen % 16k ez dutela eskuak garbitzeko instalaziorik, koronabirus honen transmisioa geldiarazteko eta gaixoak artatzeko erantzun "egokia" hori bada ere.

Saharaz hegoaldeko Afrikan, adibidez, hiriguneetako biztanleen % 63k (258 milioi pertsona inguru) ez dute eskuak garbitzeko instalazioetarako sarbiderik, UNICEFek jakitera eman duenez.

Gainera, hiriguneetan bizi diren hegoafrikarren % 47k (18 milioi pertsona inguru) ez dute etxean eskuak garbitzeko oinarrizko instalaziorik.

"Azpiegitura, ekipamendu eta mediku gabeziak dituzten lekuetan gerta daiteke, beste gaixotasun batzuen aurrean, arreta medikoa eskuragarri ez egotea edo txertaketak bezalako funtsezko zerbitzuak etetea", adierazi du Blanca Carazo UNICEF Espainiako Programen arduradunak, eta "desnutrizioak, GIBak edo arnas gaixotasunek ahuldutako haurrengan COVID-19ak izan dezakeen eragina" nabarmendu du.

NBEren menpeko erakundeak ere kezka agertu du gaixotasunarekin lotutako talde eta etnia jakin batzuen "estigmatizazioaren" balizko gorakadaren aurrean.

Hezkuntza-ondorioak

Pertsonen osasunean eta osasun-sistemetan dituen ondorioez gain, COVID-19aren agerraldiak beste arlo batzuetan ere eragiten du, hala nola hezkuntzan. Eskolen eta unibertsitateen itxierak hezkuntza ziklo guztietako 770 milioi ikasle eskolarik gabe utzi ditu herrialde askotan, UNICEFen arabera.

MOE Munduko Osasun Erakundearekin eta Nazioarteko Gurutze Gorriarekin batera, gida bat prestatu eta banatu du UNICEFek, beste herrialdeetako haurrak eta zabalik egongo diren eskolak birusetik babesten laguntzeko.

Espainian arrakala digitala agerian utzi du honek; izan ere, etxe pobreenetako haurrek askotan ez dituzte hezitzaileek eskolak emateko edo irakaskuntza-materialak partekatzeko erabiltzen dituzten plataforma digitalak, UNICEFek nabarmendu duenez. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan, berriz, are gehiago zailtzen du milioika neska-mutilen hezkuntzarako sarbidea.

Herrialde ahulenak

"Sirian, adibidez, bederatzi urteko gerra dela-eta, Morian (Grezia) esaterako, errefuxiatuak eta migratzaileak batzen diren lekuetan, edota horrelako agerraldi bati erantzuteko prestatuta ez dauden Afrikako herrialdeetan, eragina dramatikoa izan daiteke", ohartarazi du Javier Martos UNICEF Espainiako zuzendari exekutiboak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena