Mundua
Pandemia
agentziak | erredakzioa
Txina eta Italia dira pandemiak gogorren jo dituen herrialdeak, eta Espainiako Estatua Iran gainditzear dago kasu eta hildako kopuruari ddagokionez.
Erroma, Italia. Argazkia: Efe
Txina erdialdeko Wuhan hirian sortutako koronabirusaren pandemiak 240.000 pertsona baino gehiago kutsatu ditu mundu osoan, eta 10.000tik gora dira hildakoak. Espainiako Estatua laugarrena da kasu kopuruari dagokionez, baina hirugarren postuan dagoen Iran gainditzear dago.
Johns Hopkins Unibertsitateak 08:30ean kaleratu duen mundu mailako balantzearen arabera, 160 herrialdetan daude koronabirus kasuak, eta guztira 244.523 dira kutsatuak eta 10.031 hildakoak. Covid-19a gainditzea eta sendatzea lortu dutenenen kopurua, berriz, 86.031ra igo da.
1- Txina: 81.199 kutsatu, 3.252 hil eta 71.264 osatu dira.
2- Italia: 41.035 kutsatu, 3.405 hil eta 4.440 osatu dira.
3- Iran: 18.047 kutsatu, 1.284 hil eta 5.979 osatu dira.
4- Espainiako Estatua: 18.077 kutsatu, 833 hil eta 1.107 osatu dira
5- Alemania: 15.320 kutsatu, 44 hil eta 113 osatu dira.
6- AEB: 14.520 kutsatu, 205 hil eta 121 osatu dira.
7- Frantziako Estatua: 11.010 kutsatu, 372 hil eta 12 osatu dira.
8- Hego Korea: 8.652 kutsatu, 94 hil eta 1.540 osatu dira.
9- Suitza: 4.164 kutsatu eta 43 hil dira.
10- Erresuma Batua: 2.716 kutsatu eta 138 hil dira.
11- Herbehereak: 2.468 kutsatu eta 77 hil dira.
12- Austria: 2.013 kutsatu eta 6 hil dira.
13- Norvegia, Belgika, Suedia eta Danimarka: 1.000 kutsatu baino gehiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa