Mundua
Demokraten primarioak
Agentziak
Presidenteorde izandakoa Alderdi Demokrataren 'establishment'aren hautagai nagusi bihurtu da. Horren aurrean, Sandersek lehengo lepotik du burua. Ikusteke dago zer egiten dute Warrenek eta Gabbardek.
Bloomberg, hunkituta, jarraitzaileak agurtzen. Argazkia: EFE
Michael Bloomberg aberats eta New Yorkeko alkate ohiak AEBko Alderdi Demokrataren presidentegai izateko lehia utzi eta Joe Biden babestu du asteazken honetan. Bloombergek ez zuen esperotako emaitza lortu 'superasteartean'.
"Atzoko emaitzen ostetik, ordezkarien matematikak ez du ematen, eta ez dut hautagai izateko aukerarik", aitortu du Bloombergek. New Yorkeko alkate izandakoak lehen 'caucus'etan parte hartzeari uko egin zion ahalegin guztiak 'superasteartean' metatzeko. Hitzordurako 500 milioi dolar xahutu bazituen ere, Samoan bakarrik gailendu zen.
Bloombergen arabera, azken bozketek "argi" utzi dute Biden dela aukera gehien dituena, eta hala, berari eman dio babesa: "Bera izango da AEBko presidentea".
Obamaren presidenteordea izandakoa Alderdi Demokrataren 'establishment'aren eta ildo moderatuaren hautagai gustukoena. Horren aurrean, Bernie Sandersek lehengo lepotik du burua.
Bidenek eskerrak eman dizkio Bloombergi. Trumpek ere hitz egin du New Yorkeko alkate ohiaren erabakiaz. Twitterren duen profilean iseka egin dio: "Duela asko onartu behar zuen ez zuela behar dena; 500 milioiak ere aurrez zitzakeen".
Warren eta Gabbard hautagaiek zer egingo zain
Bloombergek lehia utzita, lau hautagai daude, baina egiaz ematen du bi direla (Biden eta Sanders). Ikusteke dago zer egiten duten Elizabeth Warren senatariak eta Tulsi Gabbard kongresistak. Bi emakumeok ez dute presidentegai izateko aukerarik.
Bien bitartean, 'superastearteko' botoak zenbatzen jarraitzen dute. Oraingoz, Bidenek 453 ordezkari ditu; Sandersek, 382.
Sandersek osasun eta hezkuntza publikoaren arloa egindako proposamen "sozialistek" eta AEBko hegoalde eta ekialdeko boto-emaile afroamerikarren artean izan duen arrakasta urriak kalte egin diote senatari ezkerzaleari.
Steffen Schimdt Iowako Unibertsitateko politika irakaslearen arabera, "Sanders pozoia da Bloombergentzat eta gainerako demokrata aberats, enpresaburu eta eliteentzat. AEBko politikagintzaren Hugo Chavez da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa