Mundua
Doha (Qatar)
Agentzia | Erredakzioa
Nazioarteko tropak herrialdetik ateratzea aurreikusten du akordioak. Gainera, martxoaren 10ean 5.000 matxino eta Afganistango segurtasun indarretako 1.000 kide askatuko dituzte.
Albisteak (4)
Ia bi hamarkadako gerra baten eta urtebete baino gehiago negoziatzen eman ondoren, Ameriketako Estatu Batuek eta Afganistango talibanek "pauso historikoa" eman dute larunbat honetan, Dohan (Qatar), "bake akordioa" sinatuta. Nazioarteko tropak herrialdetik ateratzea aurreikusten du akordioak.
Zalmay Khalilzad AEBen Bakerako ordezkari bereziak eta Abdul Ghani Baradar mullah talibanen ordezkariak testua sinatu dute, Indonesia, Turkia eta Pakistango ordezkarien aurrean, baita NBEko edo NATOko arduradunen aurrean ere.
Mahaitik altxatu bezain laster, bi gizonek elkarri bostekoa eman diote, eta aretoan zeuden talibanek, turbante tradizionalekin jantzita eta bizar luzeekin, txalo egin dute, "Ala handia da" oihu artean.
Qatarreko iturrien arabera, bederatzi Atzerri ministro eta Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkari sinaduran izan dira. Pompeok prentsaurreko laburra eman du zeremoniaren ostean.
"Itxaropenerako unea da, baina hasiera baino ez da, fronte diplomatikoan lan handia dugu aurretik", azpimarratu du Pompeok agerraldian, Dohako hotel batean.
Testuaren arabera, AEBek "indar militar guztiak" aterako dituzte Asiako herrialdetik, baita ordezkari ez diplomatiko guztiak ere, 14 hilabeteko epean. Era berean, koalizioko aliatuen tropak aterako dituzte.
Bestalde, Oslon (Norvegia) Ashraf Ghaniren Gobernuarekin elkarrizketa hasteko konpromisoa hartu dute talibanek. "Erabateko" su-eten "etengabe" bat negoziatuko dute bertan, itunaren arabera.
Gainera, martxoaren 10ean 5.000 matxino eta Afganistango segurtasun indarretako 1.000 kide askatuko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa