Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hollywoodeko ekoizleari bost delitu leporatzen zizkioten. Bigatik erreduntzat jo dute, tartean bortxaketa. Epaileak martxoaren 11n jakinaraziko dio zigorra.
Harvey Weinstein, epaitegian sartzerakoan. Argazkia: EFE
Harvey Weinstein zinema ekoizlea erruduntzat jo du herri-epaimahaiak bi sexu delitu egotzita, tartean bortxaketa. #MeToo mugimenduak abiatutako auziaren baitan, bost delitugatik epaitu dute, baina akusazio larrienagatik absolbitu egin dute.
Gehienez 29 urteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete. Epaileak martxoaren 11n emango du ebazpena.
Mimi Haley produkzio laguntzailea aho-sexua izatera behartu zuen New Yorkeko hotel batean, 2006an. Bost eta 25 urte bitarteko zigorra ezar diezaiokete horregatik.
Horrez gain, 2013an, Jessica Mann aktorea bortxatu izana egotzi diote. Epaimahaiak ebatzi du hirugarren graduko bortxaketa izan zela, erasoa gauzatzeko indarra erabili ez zuela argudiatuta. Beraz, gehienez lau urteko zigorra ezarriko diote.
Delitu larrienagatik –predaziozko bi sexu-erasoa- absolbitu egin dute, baita lehen graduko bortxaketa bategatik ere.
Hollywoodeko ekoizle boteretsuenaren aurkako auziak emakumeek lanean jasaten dituzten sexu gehiegikeriak azalarazteko balio izan du AEBetan.
Auzia 2017an egin zen publiko hainbat emakumek Weinstein salatu zutela publiko egin zenean. Salaketa horien ondotik beste gizon ezagun batzuen aurkako gehiago etorri ziren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa