Mundua
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Osasun-langileek koronabirusak kutsatutako laugarren kasu bat erregistratu dute igandean Erresuma Batuan.
Koronabirusa osasun publikoarentzako “mehatxu larria eta gertukoa” dela ebatzi dute agintari britainiarrek astelehen honetan, herrialdean koronabirusak kutsatutako laugarren kasua erregistratu ostean.
Matt Hancock Osasun ministroaren esanetan, Erresuma Batuko Gobernuak britainiarrak babesteko neurriak hartuko ditu.
Igande honetan, Erresuma Batuko osasun-langileek Txinako koronabirus berriaren laugarren kasua erregistratu dute.
Laugarren kutsatua Londresko Royal Free ospitalean dago, eta kutsatutako beste pertsona batekin kontaktuan egon zela uste dute.
Osasun ministroak adierazi duenez, Wirral penintsulako Arrowe Park ospitaleak (Ingalaterrako ipar-mendebaldean dago) eta Milton Keynes osasun zentroak (Londres kanpoaldean dago) koarentenan dauden pertsonak “isolatzeko” atondu dituzte.
Txinako Wuhan hirian zabaltzen hasi zen birusak 800 hildako baino gehiago eragin ditu Txina kontinentalean, 3.700 kutsatu baino gehiago dauden tokian.
Wuhandik zetozen 200 pertsona heldu dira igandean Ingalaterrako base militar batera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa