Mundua
AEB
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iowako 'cacus'aren boto zenbaketan arazoak izan dira eta emaitzak ia 21 ordu beranduago eman ditu Alderdi Demokratak.
Pete Buttigieg, bere jarraitzaileekin argazkia ateratzen. Argazkia: EFE
Alderdi Demokratak Iowan abiatu ditu primarioak, eta lehendabiziko bozketan Pete Buttiegieg Indianako South Bend hiriko alkate ohia eta Bernie Sanders senataria jarri dira buruan, tarte txikiarekin bada ere.
Botoen % 62 zenbatuta, Buttigiegek botoen % 26,9 eskuratu ditu; Sandersek, % 25,1; Elizabeth Warren senatariak, % 18,3; eta Joe Biden presidenteorde ohiak, % 15,6.
Primarioak polemikarekin hazi dira; izan ere, boto-zenbaketan akatsak izan dira, eta astearte goizean espero ziren emaitzak astearte gauean eman dituzte.
Troy Price Iowako Alderdi Demokrataren presidenteak barkamena eskatu du, eta emandako datuak zuzenak direla ziurtatu du CNN telebista-katean egindako adierazpenetan.
"Iowako 'caucus'ean izandako gertakariak onartezinak dira Alderdi Demokratarentzat. Hori dela eta, barkamena eskatzen dut", adierazi du.
Batzarrak hasi aurretik, tokian tokiko arduradunek ohartarazi dute parte-hartzaile askok arazoak zeuzkatela emaitzak mugikorreko aplikazioan ikusteko.
Alderdi Demokratak esan du akatsa sistemaren kodifikazioan zegoela, baina konpondu dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa