07:21

Mundua

Epidemia

Pertsona bat hil da Hong Kongen koronabirusagatik

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, koronabirusak 427 hildako utzi ditu Asian dagoeneko, eta 20.438 pertsona kutsatuta daude guztira.

  • Queen Elizabeth ospitaleko langile bat (Hong Kong).

    Queen Elizabeth ospitaleko langile bat (Hong Kong). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wuhango koronabirusarekin kutsatuta zegoen pertsona bat hil da astearte honetan Hong Kongen (Txina hegoaldean), tokiko agintariek baieztatu dutenez. Zehazki, koronabirusagatik hildako lehen pertsona da lurralde horretan. Hildakoa, 39 urteko gizon bat da, eta bihotzeko gutxiegitasun baten ondorioz hil da, Princess Margaret ospitalean.

Hong Kongeko Osasun Babeserako Zentroaren arabera, gizonak osasun arazoak zituen aspalditik. Izan ere, koronabirusa sortu den Txinako Wuhan hirira bidaiatu zuen urtarrilaren 21ean, eta handik bi egunera trenez itzuli zen Hong Kongera.

Urtarrilaren 31n, sukarra zuenez Queen Elizabeth ospitalera eraman zuten, eta han birusak kutsatuta zegoela diagnostikatu zioten.

Bitartean, Hongkoneko Gobernuak Txina kontinentalarekin muga egiten duten lau gune ixtea erabaki zuen astelehenean, koronabirusa hedatzea saihesteko. Bitartean, mila bat osasun langilek greba hasi zuten, tokiko Gobernua Txinarekiko muga erabat zigilatzera behartzeko.

Halaber, 'Wuhango pneumonia' eragiten duen koronabirusak 427 hildako utzi ditu Asian dagoeneko, eta 20.438 pertsona gaitzak kutsatuta daude, Txinako Osasun Batzordeak jakitera eman duenez.

Horrek esan nahi du 64 hildako eta 3.235 kutsatu gehiago izan direla aurreko egunean emandako datuekin alderatuta.

Orain arte, Txinan jazo dira heriotza guztiak, bat izan ezik, Filipinetan gertatu baiten aurreko asteburuan. Testuinguru horretan, nazioarteko hogei bat herrialdek 'Wuhango pneumonia' kasuak diagnostikatu dituzten arren, kutsatuen % 99 inguru Txinan daude.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nazioarteko larrialdi egoera deklaratu zuen ostegunean, Wuhango koronabirusarekin kutsatutako pertsonen kopurua zein arin handitu den ikusita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena