21:04

Mundua

Epidemia

MOEk nazioarteko larrialdia deklaratu du koronabirusaren bilakaera ikusita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Dagoeneko 8.000 kutsatu baino gehiago daude 20 herrialdetan, baina kasuen % 99 Txina barruan atzeman dituzte.

  • Medikuek irudi termikoak erabili dituzte bidaiarien tenperatura aztertzeko.

    Medikuek irudi termikoak erabili dituzte bidaiarien tenperatura aztertzeko. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nazioarteko larrialdi egoera deklaratu du Wuhango koronabirusarekin kutsatutako pertsonen kopurua zein arin handitu den ikusita. Dagoeneko 8.000 kutsatu baino gehiago daude 20 herrialdetan, baina kasuen % 99 Txina barruan atzeman dituzte.

Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendariak deitutako 15 adituk osatutako larrialdi batzordeak deklaratu du alerta, Alemania, Japonia, AEB eta Vietnam herrialdeetan, besteak beste, Txinan egon ez diren pertsonen artean hainbat kasu aurkitu ondoren.

Mundu mailako alertak "ez du esan nahi ez garela Txinaz fidatzen: alderantziz, larrialdi honi aurre egiteko herrialde horrek duen gaitasun osoan sinesten dugu", adierazi du zuzendariak. Gainera, Pekinera bidaiatu du, eta Xi Jinping presidentearekin bildu da, epidemiaren bilakaera aztertzeko.

MOEko zuzendariak azpimarratu duenez, larrialdi deklarazioak kasuak geldiarazteko osasun sistema nahikorik ez duten herrialde azpigaratuentzako laguntza handiagoa bilatzen du. Era berean, nazioarteko komunitateak tratamenduen eta txertoen inguruko ikerketa azkartzeko dei bat da.

Honakoa ere kontuan izanda, MOEk sei aldiz deklaratu du horrelako larrialdi global bat. Aurretik, H1Ni gripea (2009), Mendebaldeko Afrikako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko ebola (2014) eta zika birusa izan ziren eragileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena