Mundua
PNEUMONIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hirurak Txinan egon dira duela gutxi. Bordelen eta Parisen ospitaleratu dituzte. Europan antzeman diren lehen kasuak dira.
Nanchang hiriko tren-geltokia. Irudia: EFE
Frantziako Gobernuak Wuhango (Txina) koronabirusaren hiru kasu baieztatu ditu, Bordelen eta Parisen. Europan antzeman dituzten lehen kasuak dira.
Osasun Ministerioak azaldu duenez, hirurak Txinan egon dira duela gutxi; horietako bat Bordelen ospitaleratu dute, eta beste biak Parisen.
Agnes Buzyn Osasun ministroaren arabera, Bordeleko gaixoa 48 urteko jatorri txinatarreko pertsona bat da, arrazoi profesionalengatik joan zena Wuhanera. Beste gaixoari dagokionez, Parisko Bichat ospitalera eraman dutela adierazi du.
Bordeleko pazientea atzo joan zen medikuarengana eta berehala sartu zuten isolamenduan. Hamar bat pertsonarekin egon dela harremanetan zehaztu dute.
Parisen ospitaleratutako lagunaren harira, ministroak esan du oraingoz ez dutela haren historiala jaso, baina egin dioten frogan positibo eman duela baieztatu du.
"Litekeena da kasu gehiago izatea Europan", ohartarazi du Buzynek. Ildo horretan, koronabirusaren epidemia "itzali beharreko sua" dela erantsi du.
Gaurtik aurrera, Frantziako Osasun Ministerioak egunero emango du koronabirusak herrialde horretan eragindako kasuei buruzko informazioa. Txinan izan ostean, gaitzaren sintomak antzemanez gero, ospitalera ez joateko eta epidemia honegatik ezarritako telefonora deitzeko eskatu dute. Deia jasota, larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratuko dira pertsona etxera.
Kasu susmagarri bat Bizkaian
Bestalde, Bizkaian balizko koronabirus kasu bat antzeman dutela jakin du arratsaldean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.
Pazientea emakume bat da. Duela gutxi Txinako Wuhan hirian egon da eta gaitzaren sintomak ditu. Gurutzetako Ospitalean dago, isolamenduan.
Osasun Sailak azaldu duenez, analisiak egin dizkiote eta laginak Madrilgo Mikrobiologia Laborategira bidali dituzte, erreferentziazko zentroa baita. Emaitzak 24-48 ordutan izango dituztela espero da.
41 hildako Txinan
Txinako Osasun Batzorde Nazionalak emandako azken datuen arabera, dagoenako 41 hildako eragin ditu kronobirusak herrialde horretan, eta 1.287 pertsona daude erietxean, gaitzak jota.
Hubei probintzian izan dira heriotza gehienak; Wuhan hiriburuan eta inguruko herrietan 39 pertsona hil dira azken orduotan, birus hau dela eta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa