10:05

Mundua

Migratzaileen karabana

Mexikoko mugan ordena jartzeko ez dutela indarra erabiltzen esan du Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Migratzaileen karabana joan den astean abiatu zen Hondurastik. Mexikoko muga zeharkatzea ezinezkoa izan zen gehienentzat, eta askok basoa zeharkatzea erabaki zuten.

  • Migratzaileen karabana, joan den astean abiatu zen Hondurastik.

    Migratzaileen karabana, joan den astean abiatu zen Hondurastik. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken egunotan Mexikoko muga zeharkatzen saiatzen ari diren migratzaileen kontra Gobernuak ez duela indarra erabili ziurtatu du Alfonso Durazo Mexikoko Segurtasun idazkariak, eta "ordena jartzeko asmoz" Exekutiboa egiten ari den lana txalotu du.

"Ezin gara inozoak izan, migrazioarekiko ikuspegi humanitarioa dugu, baina karabana horien kasuan, interes asko daude haien bizilekua uztera bultzatzen dituzten taldeen atzean. Ez gara indarra erabiltzen ari, gure herrialdera etorri nahi duen edonor sartzeko agintzen ari gara", azpimarratu du Mexikoko Segurtasun idazkariak.

Durazoren iritziz, ordea, "nor sartzen den eta nor ateratzen den jakiteko eskubidea izan behar du gutxienez edozein herrialdek”, baina, azaldu duenez, Mexikon egonaldia luzatu nahi duen pertsona orori horretarako "aukera ematen" jarraituko dute, "betiere, modu ordenatuan eta baldintzak betez".

Mexikoko Poliziak ia 4.000 pertsona herrialdean "modu irregularrean" sartzeko egindako saiakerei aurre egin zien astelehenean, gas negar-eragileak erabiliz eta horietako askok liskarrak hasi zirenean bota zizkieten harriak jaurtiz.

Halaber, beste herrialde batzuetara pertsonak legez kanpo garraiatzen dituzten "gaizkileek" horrelako karabanak antolatzeko "interes kriminal ugari" dituztela ohartarazi du Durazok.

Migratzaileen karabana, joan den astean abiatu zen Hondurastik. Mexikoko muga zeharkatzea ezinezkoa izan zen gehienentzat, eta askok Suchiate ibaiaren ondoan dagoen basoa zeharkatzea erabaki zuten.

Mexikoko Gobernuak jakinarazi zuenez, 500 bat migratzailek lortu zuten Mexikora iristea ibaia zeharkatuta, eta Mexikoko Migrazio Institutu Nazionalak (INM) 402 pertsona erreskatatu zituen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena